Aurten ez da Musika Besta antolatuko

Iragan maiatzaren 18an, kultura ministroa Musika Besta mantentzearen alde mintzatu da “nor bakoitzaren erantzukizunari dei eginez”. Kultura Ministerioak herri guztientzako, kultura egiturentzako eta jendeak hartzen dituzten eraikinetarako gomendioak ezarriz ekainaren 4an argitaratu zuen osasun protokoloa argitaratu delarik, Herriak galdetu egin die ekitaldi hori gauzatzen parte hartu ohi duten partaideei.

Tokiko eragile horiek guztiak luze-zabal gogoetatu dira gauzatze horren baldintzei buruz eta bete beharreko neurriei buruz. Etxeratze agindua 23:00 orenetan ezarria delarik, karrikan kontzertuak ematea debekatua, osasun baimena behar denez 1000 pertsona baino gehiago hartzen dituzten eraikinetara sartzeko, debekatua izanik karrikan 10 pertsona baino gehiago biltzea… Ororentzat argi da betebehar zorrotz-zorrotz anitz horiek ez dutela uzten besta horren funtsezko espirituari jarraikiz antolatzea, beste ezer baino lehen herritar eta bat-batekoa baita besta hori.

Horregatik, ezarri diren osasun betebehar horiek direla eta, Herriak, gogoz kontra baina, 2021eko Musika Besta antolatzeari uko egin dio.

Hendaiako Herriko Etxeak, Besta Batzordearekin, Hendaia Turismoarekin eta Guitaralde elkartearekin batera, hemendik lasterrerako hitzordua ematen dizue, Guitaralde festibalaren 10. aldirako, hau da, uztailaren 7tik 9 arteko aldirako.

Navigation de l’article