Eskualde eta Departamentu hauteskundeak: aginduak eta bozka bulegoak

2021eko ekainaren 20tik 27ra, departamentu eta eskualde hauteskundeak aldi berean eginen dira.

Bozka bulegoak 8:00etatik 18:00 orenetara izanen dira zabalik.

Zein aldaketa aipatzeko

Osasun neurriengatik eta hautespen bikoitza izanez, honako aldaketa hauek egin dira:

  • Bozka bulegoen kokagunea betikoa izanen da, salbu HONDARRAITZEKO 2. bulegoa (Elizazilio karrikako lehen mailako eskolan izan ohi dena), Hondarraitzeko estadioaren klub egoitzara pasatu da (Elizazilio karrika, 6).
  • Bestalde, HERRI BARNEKO 1. bulegoa (Herriko Etxea, Errepublika plaza) herriko etxearen lehen solairuan da kokatua.

Jendeen harrera eta kudeaketa baldintzak ere aldatu dira

Ezin da, hautes bulegoan, hautespen bakoitzeko 3 hautesle baino gehiago batera izan (3 departamentu hautespenerako eta 3 eskualde hautespenerako), guztira, bozka bulegoan, aldi berean, 6 hautesle besterik bilduko ez direlarik.

Babes neurriak prozedura osoan zehar behar dira bete.

  • Harremanak ahal beste muga.
  • Bertan eskura ukanen duzun gel hidroalkoholikoa erabil ezazu.
  • Zure bolaluma zeurea eraman ezazu.
  • Maskara jantzi behar da. Halarik ere, nortasun kontrolerako une batean ken dezazun eska diezazukete.

Ahantzi behar ez diren dokumentuak

Honako hauek ekarri behar dituzu:

  • Indarrean den nortasun agiriren bat (nazio mailako nortasun txartela; pasaportea; europar arauetan den gidabaimena; argazkidun osasun txartela eta abar…).
  • Bai eta zure hautesle txartela
  • Eta zure ahalordea halakoren beharra balitz

Osasun krisiak beharturik, bulegoetan izanen diren langileak txertoa hartu dute edo PCR testa edo autotesta egina dute, han izateko baimena ukan dezaten beharrezkoa baitute.

Bozen zenbatzailea

Bozen kontaketan parte hartu nahi baduzu, zurekin harremanetan jartzeko bidea bozka bulegoaren buruari utz iezaozu.

Navigation de l’article