« Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak » Rubik konpainia

2019ko irailaren 21, larunbateko zure arratserako, Hendaiako Kultura Zerbitzuak guztiaz arduratu eta RUBIK-en azken sorkuntza proposatzen dizue «Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak».

Zatozte saldoka euskal eta kataluniar artistez osaturik den eta Bilbotik zuzenean datorkigun konpainia hori ezagutzera! Horretarako, hitzordua ematen dizuegu 20:30ean, Mendi Zolan kulturgunean, Hendaian.

Ikusgarri hori ZU-BI sareak sostengatzen du; Hendaiako Herriko Etxea sare horretako partaide da eta Iparralde eta Hegoaldeko programatzaileak biltzen ditu sareak, konpainia berriak euskarazko antzerkigintza sortzen eta hedatzen sostengatzeko.

ZU-BI sareari buruzko informazio gehiago: www.zubi.eus

Antzerki fisiko eta ikusmenezko ikusgarri hori ordubetekoa da eta euskaraz aurkeztuko zaizue; 14 urtetik goitikoentzat da gomendatua.

Zure kultura ateraldiari aitzina hartuz, badituzu aitzinsalmentako txartelak (tarifa arrunta: 12 € / tarifa murriztua, besteak beste abonamendua dutenentzakoa: 6 €) Mendi Zolan kulturgunean (zabalik asteazkenetik larunbatera: 10:00 > 13:00 / 15:00 > 19:00), edo linean Hendaiako Turismo Bulegoaren webgunean (https://reservation.hendaye-tourisme.fr/booking)

Konpainiari buruzko informazio gehiago: rubiktheater.com

Abonamendua har ezazu!

Abantaila txartela 11 eurotan erosiz, urte osoan zehar ukanen dituzu tarifa murriztuak (- % 50!), Hendaian Herriko Etxearen Euskara Zerbitzuak eta gure partaide Euskal Hirigune Elkargoak proposatu ikusgarri eta kontzertu orotan.

Navigation de l’article