“Bakarxoko” ostatuak aldi baterako hetsiko du lanen egiteko

Urriaren lehenetik goiti, Bakarxoko ostatuak sukaldea zabaldu eta arauetan emateko lanak eginen ditu. Gain faltsuak suntsitu eta argindarra, hoditeria, pintura, zoladura eta hornidurak berrituko dira ere urtarrilaren hastapenean berriz zabaldu artean.

Egungo ustiatzaile denaren aldia bururatzen den unean hasten dira lanak eta lan horiek baliatuz, Herriak lekua aldi batean baliatzeko baimena emateko deialdi berria egin du.

Herria ostatua parte den Daniel Ugarte pilotalekuaren jabea da eta ostalaritzaren profesional bati leku horren ustiatze baimena 5 urterako berritzean, baimen hori egitura modernizatu batean eman nahi ukan du.

Ekainean huts geratu zen deialdi bat egin ondoren, bigarren lehiaketak hautagai bakarra ukan du egun diren zabaltze baldintza berdinak dituen ustiapen proiektu batekin.

Herriak Rego andrea eskertu nahi du; oraingoan ez da berriz ere jarduteko hautagai aurkeztu baina lekuari bizia ematen jakin du orain artekoan, hara joan ohi diren norbanako eta elkarte anitzen atseginerako.

Navigation de l’article