Lehengo Haizpean zahar etxearen berritzea abian da

Irailaren 18ko Herri Kontseiluaren bilkuran, lanen gidaritza hitzarmen bat onartu da Herriaren eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren artean, Haizpean eraikina zaharberritzeko, Lizardi auzoko Mermoz karrikan.

Herria lekuen jabea da eta 1800 m2  dituen eraikin hori zaharberritu nahi du eta ostatatze gabeko aisialdi harreren eta elkarteen erabileretarako egokitu, bai eta Giza Elkartasunen Departamentu Zuzendaritzaren zerbitzuak ere han kokatzeko, orain arte Intzuran dituzten lokalak eskas baitzaizkie.

Jarraipena egiteaz arduratzen den lan taldea

Hitzarmena eta inbestimendurako urte zenbaitetarako programa onartu ziren (3 504 000 € ZB) eta bederatzi herri kontseilari izendatu lanen programaren jarraipena egiteko. Chantal KEHRIG COTTENÇON, Nicole BUTORI, Richard IRAZUSTA, M. Iker ELIZALDE, Isabelle POLA LAKE, Jean-Michel ARRUABARRENA, Jean-Michel GIANSANTI, Peio POUYFAUCON, Peio BALANZATEGUI arituko dira dosierrean honako plangintza behin-behineko honen arabera:

  • Egitarauaren azterketa: 2019ko 4. hiruhilekoa
  • Egitaraua bi erakundeek bali egitea: 2020ko urtarrila
  • Lanen gidaritzaren hautapena: 2020ko 1. eta 2. hiruhilekoak
  •  Obralariaren azterketak eta eraikitze baimena aurkeztea: 2020ko 3. eta 4. hiruhilekoak
  • Enpresen deialdi dosierra: 2021eko lehen hiruhilekoa
  • Enpresen hautaketa eta merkatuen jakinarazpena: 2021ko 2. hiruhilekoa
  • Lanen hastapena: 2021ko 3. hiruhilekoa
  • Ematea: 2022ko 4. hiruhilekoa

Zerbitzu publikoak atxikitzea

Hornikuntza horren antolatzeak erakusten digu Herriak zerbitzu publikoak atxiki nahi dituela bere lurraldean. Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren gizarte zerbitzuek hendaiarrak hartzeko egokitu lokalak ukanen dituzte horrela. 

Bi orientabide nagusi eman dira jadanik udalarena izanen den alderako:

  • eraikinaren behereko solairua hartzen duen aisialdi zentroa zaharberritzea
  • egiazko “elkarteen etxea” antolatzea, non zerbitzuak ukanen baitituzte (internet zerbitzua edo fotokopiagailuak, adibidez), bai eta lokalak ere.

Bestalde, eraikina ahal beste baliatzeko, beste beharrei buruzko gogoeta bat eginen da ere (sasoilarien ostatatzea, larrialdi harrerarako bizitegia indarkeria jasan duten emazteentzat…).

2022ko hondarrean, leku horrek jardun horiek guztiak hartuko ditu 4500m2 zabal den bere baso parke babestuan, zuhaitz bikainetaz inguraturik. 

Navigation de l’article