Beltzenea trinketeko pala txapelketa

Beltzenea trinketeko pala txapelketa Hendaiako Herriko Etxeak antolatu du eta abuztuaren 11n, asteartean, bururatuko da lehen sailaren finalarekin.

Xabi Zamora kirol zerbitzuko teknikariak prestatu du lehiaketa ezarriak diren osasun baldintzak izanik ere.

Uztailan abiatu zen txapelketa zuzeneko kanporaketeko moldean, eta 32 talde bildu dira lehiaketara,hiru kategoriatan.

Emaitzak

  1. saila:
  • Bixente Hiriart- Xanti Esnaola 40
  • Alain Aguinaga – Pedro Odriozola 19
  1. saila:
  • Bastien eta Vianney Roart 40
  • Greg Bascou – Daniel Chauviteau 30
  1. Saila:
  • Mikel Calbéte – Mikel Artayet 40
  • Yon Hirigoyen – Maxime Chagneux 32

Navigation de l’article