Kalilo: bainuetarako aplikazioa

Telekarga ezazu Kalilo, euskal hondartzei buruzko informazio baliagarri guztiak eskaintzen dizkizun aplikazio digitala.

Euskal Elkargoak eman du abian, hondartzak aktiboki kudeatzeko tresnak plantan ematen herriak laguntzen dituelarik.

Urririk den aplikazioa

Kalilo aplikazioa Google Play-Apple Store eta Android bidez telekarga dezakezu.

Aplikazio digital honen bidez ezagut ditzakezu euskal kostaldeko eta Senpereko aintzirako hondartza guztietako bainu baldintzak:

  • Bainu uraren kalitatearen arabera hondartza zabalik ala hetsirik ote den,
  • Itsasoaren egoeraren arabera bandertxoaren kolorea,
  • Zaintza ordutegiak,
  • Hondartzako meteorologia egoera (aire tenperatura, UV indizea, haizea, itsas sagailoa)
  • Eta zerbitzuak (jarduerak, helgarritasuna, komunak).

Egun orotan

Informazioa egunean zehar eguneratzen da eta egun orotan ematen!

Urririk eskaintzen da, honako 4 hizkuntza hauetan: frantsesez, euskaraz, ingelesez eta espainolez.

 

Navigation de l’article