Bero handia berriz dator: udal zerbitzuak mobilizatuak dira

Uztailaren 6tik 8ra iragarririko bero handiaren aurrean, Hendaiako udala eta GEUZa mobilizatzen dira zerbitzu publikoen jarraikitasuna segurtatzeko eta biztanleak laguntzeko, batez ere ahulenak.

Aisialdi zentroak eta haurtzaindegiak

Aisialdi zentroak eta haurtzaindegiak betiko ordutegian ibiliko dira.

Milesker honakoak ekartzea zuen haurrentzat:

  • kasketa edo txapela;
  • jantzi arinak eta beroari egokituak;
  • ur botila.

Herriko harrera zerbitzuak eta GEUZa

Publikoari urraspideak ordu freskoenetan egiteko aukera eskaintzeko gisan, udaletxeko eta GEUZeko harrerek ordutegia salbuespenez aldatuko dute eta 7:30 eta 15:30 artean irekiak izanen dira.

Adinekoak eta pertsona ahulenak

GEUZak arreta berezia jartzen du adinekoen eta pertsona ahulenen egoeran, pertsona ahulen erregistroari esker. Oraindik ez baduzu zure izena edo zure hurbileko baten izena eman erregistroan, lehenbailehen egitera gomitatzen zaitugu.

Argibideak: 05 59 48 23 10.

Herriko igerilekua

Udako ordutegia mantendua:

  • Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 19:00etara.
  • Astearte eta ostegunetan: 12:00etatik 19:00etara.
  • Larunbatetan: 9:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara.
  • Igandetan: 9:00etatik 13:00etara.

Parkeak, lorategiak eta Abadiako eremua

Parkeak, lorategiak eta Abadiako eremua irekiak egoten dira. Gune horietan seinalaturiko aginduak errespetatzea eskatua zaizue.

Zaintza hondartzan

Bero handiko garaietan, itotzeko arriskua handiagoa da. Airea eta uraren arteko tenperatura tartea handia delarik, uretan zaluegi sartzeak xok termiko bat sor dezake (hidrokuzioa).

Bainatu aitzin, uretan sartu emeki-emeki eta erne egon.

Berriak maiz hartu

Egoeraren bilakaerari eta Météo-France erakundeak, estatuko zerbitzuek eta Hendaiako udalak zabalduriko aginduei jarraiki.

Bero handiko garaietan, ura maiz edan, indarrik ez egin ordu beroenetan eta zure hurbilekoen berriak hartu, batez ere adinekoak edo bakartuak direlarik.

 

Navigation de l’article