2026ko ekainaren 30etik, asteartea, uztailaren 3ra, ostirala
IZAR NAGUSIAK: ANGELIQUE KIDJO ETA PUERTO CANDELARIA
2026ko ekainaren 30etik uztailaren 3ra, Hendaiako Herriko Etxeak Musikolore festibalaren 3. edizioa antolatuko du, munduko musikari eta kulturei eskainiriko hitzordua. Uda hastapena markatzen du eta kontzertuz, topaketaz eta bideo emanaldiz josiriko egitarau aberatsa proposatuko die adin guzietako herritarrei. Lau egunez jarraian, tokiko eta mundu mailako artistak aldizkatuko dira hiriko toki desberdinetan. Keziah Jones, Compay Segundo eta Ayoren ondotik, Hendaiako festibalak munduko musika garaikide arloko norki ospetsua den Angélique Kidjo kantari benindarra eta cumbia, jazz eta antzerkia nahasten dituen mundu eszenikorako famatua den Kolonbiako Puerto Candelaria taldea errezibituko ditu, baita Cumbia’bero tokiko taldea eta Hegoaldeko Afrika Bibang kantaria ere, besteak beste. Egitarau aberatsa, denei helgarri, munduko ahotsak goraki eta ozen zabaltzeko.
Egitarau horren bitartez, Hendaiako Herriko Etxeak Afrika, Latinoamerika eta Euskal Herriaren arteko musika ibilbide bat proposatuko du, tradizioak eta mugimendu garaikideen arteko kultura-nahasketa, transmisioa eta elkarrizketaren dinamikak argitan ezarriz. 3. edizio horretarako, kultura-aniztasunaren alde daraman engaiamenduari eta kulturen arteko elkarrizketa eta mundu aberastasun artistikoen partekatzea bultzatzen duten ekimenak sustatzeko xedeari jarraikitzen die. Prezio apaleko politika baten eta urririk diren ekitaldien bitartez, mota anitzeko publikoari (gazteak, familiak, hala biztanleak nola bisitariak) Besteari irekitzeko eta nahasten eta partekatzen diren kulturak ezagutzeko aukera eskainiko dio, besta eta lagun arteko giroan.
BERRITASUNAK:
Kanpoko agertoki baten sortzea Gaztelu Zaharreko belargunean, aire zabaleko festibal-esperientzia baterako.
Hemengo eta hango artista hautaketa, Angélique Kidjo delarik afixako izen handiena.
Prezio politika helgarria 2 eguneko pase baten sortzearekin: 40 € (edo eusko) prezio murriztuan eta 50 € prezio betean (8 € 11 urtez pekoentzat).
LA PROGRAMMATION 2026 DU FESTIVAL MUSIKOLORE
Ekainak 30, asteartea
Les Variétés zineman
20:00 – Dokumentala –
Baiona/Ndakaaru
Iparraldeko kontserbatorioko dantza garaikideko ikasleek astebeteko ikastaroa egin dute Senegalgo École des Sables eskolan. Eskola hori, Afrikako dantza garaikidearen irudi enblematikoa den Germaine Acognyk sortua du.
Aste honetan zehar, ikasleek Germaine Acognyren teknikan murgiltzeko aukera izan dute eta Jant-Bi konpainiaren errepertorioko pieza bat ere ikasi dute, “Arbasoen martxa” izenekoa, Afrikako ondare kultural eta artistikoa isladatzen duen obra, 2025eko ekainaren 25ean aurkeztua izan zen, Baionako Kontserbatorioan.
20:15 – Dokumentala – Germaine – Acogny, l’essence de la danse
Germaine Acogny, l’essence de la danse dokumentala Mendebaldeko Afrikako dantza tradizionaleko iturritik edanez, Germaine Acogny dantza garaikidearen norki ospetsuenetariko eta kontinentearen artistarik handienetariko gisa nagusitu da berrogeita hamar urteko lanbidean zehar. Ecole des Sables eskola sortu duen Dakar hirian, Afrika osotik datozen dantzariak formatzen ditu egunero, 80 urte baino gehiago dituelarik, bere segida hartuko dutelakoan.
22:00 – Eztabaida – Du Pays Basque à l’École des Sables : récit d’une immersion artistique
Iparraldeko Maurice Ravel Kontserbatorioaren eta Senegalen arteko elkartruke artistiko eta kulturaleko programa baten baitan, euskal dantzari gazteek praktika trinko batean parte hartu dute L’École des Sables Eskolan, Afrikako dantza tradizional eta garaikideentzako nazioarteko erreferentziazko zentroan. Eskolako irakasleekin eta tokiko artistekin lotura estuan, ikasleek dantza teknika berriak deskubritu dituzte, Senegalgo kulturaren aberastasunean murgilduz.
Esperientzia humano eta artistiko horri esker, bertaratutakoek konpainiaren errepertorioaren zati bat ikasi ahal izan dute, gaur egungo praktika koreografikoen eta tradizio dantzatuen arteko topaketa bultzatuz.
Bi ikastetxeen arteko dinamikak, Senegalgo dantzariak Euskal Herrira ekartzeko perspektiba idekitzen du. Kulturen eta estetiken arteko elkarrizketa horrek sorkuntza koreografikoaren eta transmisioaren inguruko gogoeta bateratua elikatzen du, Euskal Herriko eta Afrikako tradizioen arteko topaketatik sortutako forma artistiko berriak sortuz.
Germaine Acognyk eta Helmut Vogtek sortua, gaur egun École des sables nazioarteko koreografia-eszenako ezinbesteko leku gisa kokatzen da, artistak, egoitzak eta dantza garaikideari eskainitako ekitaldi handiak hartzen dituena.
Litzie LEFEVRE, Kontserbatorioko arte eszenikoen zuzendariordea eta Zoé Dumont, Kontserbatorioko dantza garaikideko irakaslea
Uztailak 1, asteazkena
Les Variétes Zinema
15:00 – Balad’Africa – Zine-ipuin musikala
Zentzumen-une horrek haur ttipi-ttipiak josteta kantuen, gauzaki maneiuen eta musika tresnen bitartez antzezturiko ipuinak ezagutzera gomitatzen ditu. Ipuina aitzinatu arau, haurrak Afrikako sabanaren bihotzean sartzen dira, basa-animalien gibeletik. Ikusmen- eta musika-ibilaldi interaktiboa, zentzumenak pizteko, perkusio ttipien soinuak ikertzeko eta ezagutzaz eta irudimenez josiriko une bat elkarrekin bizitzeko.
Animatzailea Sophie H., Kultura-Bestak saileko mediatzailea
16h – Bon voyage Dimitri – Filma
4 urtez goitikoei zuzenduriko 3 film laburrez osaturiko programa. Programak Afrikako kontinentea aipatzen du, animaliak pertsonaia nagusiak diren ipuin sotilen harira! Mundu hunkigarriz eta bitxiz josiriko alegia bizi eta irrigarri horiei jarraiki iezaiezue lasai…
Errepublika plaza
20:30 – BACANO BANDA (Gratuit)
BACANO BANDAk Latinoamerikan gaindi eginiko bidaiak eta musika-topaketak ditu iturri: Txile, Mexiko, Ekuador, Kolonbia… Esperientzia horiek iturri askotako soinu-nortasun aberatsa hazten dute, Chico Trujillo, Lucho Bermúdez, Los Mirlos, La Fania edota Andrés Landero artista famatuen kutsua ere nabarmentzen delarik. Taldeak cumbia psikodelikoa eta erritmo afro-latinoen arteko nahasketa bihotz-pizgarria proposatzen du. Sorkuntzak eta betiko kantu herrikoien artean, Bacano Bandak publikoa besta giroko une liluragarri batean murgiltzen duen nahasketa suharra eskaintzen du, 1970eko hamarkadako patxangen kemena gogora ekarriz.
Uztailak 2, osteguna
Gotorleku Zaharreko eremua
19h30 Trio Frenette
Contrebasse, saxophone et banjo au service d’un répertoire vivant parcourant les musiques du monde.
21:00 – Cumbiam’bero
Cumbiam’bero, oroz gainetik, besta une baten agintza da, Kolonbiako cumbia tradizionalaren erritmoan.
Kolonbian sortua 17. mendean, Afrikako, Espainiako eta bertako iturrien arteko nahasketaren ondorioz, cumbia Hego Amerika osoan zabaldu zen, AEBetan eta Europan agertu arte, joan den mendearen bukaeran.
Latino-jazz kutsuko erritmo biziak, sutan diren kobreak eta lelo liluragarriak.
22:00 – Puerto Candelaria
Kolonbian, Puerto Candelaria azken urteetako musika-proposamen ausartena, eztabaidatuena eta berritzaileena da. Mugak gainditu dituen, eskemez trufatu den eta Latinoamerikako musika-eszena independentearen munduan bere bidea egin duen soinu oldartze bat. Latin Grammy baten sariduna eta behin baino gehiagotan izendatua izanik, taldea Kolonbiako musika-eszenaren erreferentzia bilakatu da. Kontzertuaren ohiko formatua baino urrunago doan ikuskizun bat proposatzen digu.
Puerto Candelaria Kolonbiako tradizioen oinarrizko soinuen sakoneran bidaiatzen da eta bidaietan gaindi bilduriko doinu mota guzien errealismoarekin (Candelaria itsasontziak bisitaturiko portuak) eta Sargento Remolacharen inspirazio agorrezinarekin jolasten da (“Beterraba sarjentua” Juancho Valencia, zuzendaria eta piano joilea), duela 20 urte lekutu zena, itzultzeko neholako xedearekin. Taula gainean, 6 musikari horiek Kolonbiari buruz agertu nahi duten irudi berria eta beren burua aurkezteko duten trufa serioski hartzen dute.
Uztailak 3, ostirala
Gotorleku zaharreko eremua
19h30 TAMALA
Voilà 20 ans que TAMALA explore les musiques d’Afrique de l’Ouest en les mêlant à ses influences propres. Au son des balafons, percussions, guitare, basse et sax, ils vous invitent au voyage et à prendre le soleil à leurs côtés.
21:00 Afrika Bibang
Afrika Bibangek 30 urte daramatza Euskal Herriko kultur eta musika hesiak apurtzen, eta euskaraz abestu zuen lehen artista beltza izan zen. Bere ahotsa eta historia aniztasunaren sinboloa dira Euskadin: euskaraz abesten duen, generoak fusionatzen dituen eta bere nortasuna benetakotasunez aldarrikatzen duen emakume beltza. Artista baino gehiago, erreferente kulturala, aktibista eta hezitzailea da: ezin besteko presentzia euskal eszena garaikidean.
22:00 – Angélique Kidjo

Badu hogeita hamar urte baino gehiago Angélique Kidjo artista benindarra mundu mailako musika arloko norki ospetsuenetarikoa dela. Kemen eta poz hedakorrez mamituriko musikari esker sari bat baino gehiago irabazi ditut: Polar Music Prize 2023an, zenbait Grammy Awards (mundu mailako musika arloko disko hoberenarena barne 2021ean, Mother Nature diskoarekin), eta toki bat Time aldizkariak zerrendaturiko eragin handieneko 100 norkien artean.
HOPE!! disko berria, kantariak argitaratzen duen 20.a, belaunaldi eta musika estilo desberdinetako artistekin garatzen duen elkarlanerako xedearekin bat dator. Nile Rodgers, Diane Warren, PJ Morton, The Cavemen edota Soweto Gospel Choir artistekin eramaniko obrak aurkitzen dira, besteak beste. Paris eta Los Angeles artean grabatua izan da eta Shizzi artista nigeriarrak du gehiena ekoiztu. Diskoak musika iturri desberdinak nahasten ditu eta Kidjoren ahots indartsua eta nortasun artistikoa agerian ezartzen ditu.
Erresilientzia, gupida eta deliberamendua bezalako baloreek inspiraturik, diskoak itxaropen eta elkartasun mezu bat zabaltzen du, nahasia den mundu batean. Zenbait kantuk artistaren familia omentzen dute, besteak beste bere ama, haren indarrak eta baikortasunak bere bizia arrunt markatu dutelarik.
INFOS PRATIQUES – INFORMAZIO BALIOGARRIAK
BILLETTERIE – TXARTELDEGIA
Achats à Mendi Zolan et sur le site www.hendaye-culture.fr
(Commission de +0,50€ pour l’achat en ligne)
Erreserbak Mendi Zolan kulturgunean eta
www.hendaye-culture.fr webgunean
(+0.50€ ko komisioa sarean erostean)
PREZIOAK
UZTAILAREN 2ko (osteguna) KONTZERTUAK
Prezio normala : 25€ / Prezio murriztua* : 20€
12-18 urte* : 10€ / 3-11 urte* : 5€
UZTAILAREN 3ko (ostirala) KONTZERTUAK
Prezio normala : 30€ / Prezio murriztua* : 25€
12-18 urte* : 15€ / 3-11 urte* : 5€
BI EGUNEKO PASEA (UZTAILAK 2 ETA3)
Prezio normala : 50€ / Prezio murriztua* : 40€
12-18 urte* : 20€ / 3-11 urte* : 8€
*Egiaztagiri bat aurkeztuz
*Prezio murriztua : (froga agiria erakutsiz)
• harpidedunak: Kultur Sasoiaren txarteldunak
• ikuskizunetako intermitenteak
• ikasleak
• langabetuak
• minimo sozialak
• 10 pertsonatik gorako taldeak
• Ahalmen urritasunen bat dutenak (eta laguntzailearentzat urririk)
**12-18 urtekoentzako prezioa (froga agiria erakutsiz)
***3-11 urtekoentzako prezioa (froga agiria erakutsiz)
MUSIKOLORE KULTURA-BITARTEKARTIZA, urte osoan hendaiarrentzat.
Musikolore festibala udako hitzordu bat baino anitzez gehiago da eta urte osoan zehar eramaniko kultura-dinamika baten ildotik doa. Sorkuntza-egonalditan aterpeturiko artisten harreraren bitartez, lan egiteko, elkarretaratzeko eta esperimentatzeko denborak proposatuak dira, arte-proiektu berrien sortzea eta garapena sustatzeko gisan. Egonaldi horiei esker, artistek abantailazko sorkuntza gune bat balia dezakete, lurraldearekin eta biztanleekin trukatzeko aukeraz gozatuz. Festibalaren egiazko luzapen gisa, ekintza horiek harreman iraunkorra hazten dute arte-taldeekin, eta lagunduriko talentu batzuei taula gainean agertzeko aukera eskaintzen die festibalaren harira, besteak beste kontzertuen lehen partean. Horrela, Musikolorek sorkuntza sustatzeko, artista berriak agerian ezartzeko eta kultura urte osoan biziarazteko xedea berresten du, lurraldetik ahal bezain hurbil.
FESTIBAL ENGAIATUA
Festibalak ekitaldi arduratsuago eta iraunkorrago baten alde ere dihardu. Hendaiako Herriko Etxeak daraman urraspide eko-arduratsu baten ildotik, honi eskainiriko gutun baten bitartez, festibalak bere partaide guziak mobilizatzen ditu balore beren inguruan: hondakinak murriztea, energia-kontsumoa mugatzea, publikoa sentsibilizatzea, banaketa-bide laburrak, mugikortasun eztiak edota ingurumena errespetatzen duten ohiturak balioan ezartzea.
Orduan, festibalaren partaide diren eragile guziek arau horiek errespetatzea eta sustatzea hitzematen dute, ekitaldi osoaren denboran baita ekitaldia baino lehen ere. Denen arteko nahi horrek xede ausarta erakusten du: besta eta lagun arteko festibal helgarria proposatzea, ingurumen kostua murriztea eta kultura oldar iraunkor eta arduratsu batean sarraraztea zainduz.
Hendaiako Herriko Etxeak du Musikolore festibala diruztatzen eta antolatzen, eta Ici Euskal Herri eta Antxeta irratiek dute sustatzen.






