Ekainaren 25ean, 14:30ean eguneratua
Bihar ekainaren 26tik, bero handiengatiko alerta laranjara pasako gara. Horren ondorioz, gaur egun udal harrera-zerbitzuetan jadanik indarrean diren ordutegi-egokitzapenak luzatuak dira, eta lanegun jarraikian funtzionatzen segituko dute, 7:30etik 15:30era.Eskolak eta haurtzaindegiak beren ohiko funtzionamendura itzultzen dira.
Ekainaren 23an, 14:40ean eguneratua
Egunero jarraitzen ditugun eguraldiaren iragarpenak ikusita, eta tenperaturak ekainaren 25a arte (osteguna) maila altuan mantenduko direla aurreikusten denez, gaur egun zerbitzu ezberdinetan jadanik indarrean diren ordutegi-egokitzapenak luzatuak dira.
Honen ondorioz, Herriko Etxeko eta GEUZeko harrera-zerbitzuek lanegun jarraikian funtzionatzen segituko dute, 7:30etik 15:30era. Eskolek (ostegunean) eta aisialdi zentroek (asteazkenean), bestalde, 14:00ak arte funtzionatuko dute.
Beroaldi alerta gorria dela eta, Euskal Hirigune Elkargoaren hondakindegi guziak itxirik segiko dute bihar ere, ekianaren 25ean eta alerta gorria den bitartean.
Ekainaren 22an, 13:30ean eguneratua
Bero handiak ekainaren 24a arte iraunen duenez, azken hau barne, herriko harrera zerbitzu desberdinetan jadanik indarrean diren ordutegi antolaketak luzatuak izanen dira, hots 7:30etik 15:30era jarraian.
Bestalde, asteazken honetan, aisialdi zentroak ikastetxeak bezala ibiliko dira. Haurren harrera 14:00ak arte segurtatua izanen da. Argibide gehiagorako AGAZ desberdinekin harremanetan sartu:
Prefetaren erabakiaren neurriak beroaldiaren bukaera arte izanen dira indarrean.
Pirinio Atlantikoetako prefeturak alerta gorria zabaldu du departamenduan ekainaren 21eko 12:00etatik goiti.
Ohiz kanpoko bero handiaren aitzinean, 40°C inguruko tenperaturekin, herriko zerbitzuak mobilizatuak dira.
Neurri indartuak indarrean daude joan den igandetik goiti.
- Aire zabaleko kirol ekitaldiak, edozein izanik antolatzailea (publikoa, pribatua, elkartea) debekatuak dira, salbu gela aire-girotuetan, uretako jarduerak eta igerilekuak. Herriko igerilekua irekia da betiko ordutegiaren arabera.
- Ekitaldiak mantenduak dira baldintza batzuekin, 19:00etik goitiko ordutegi egokituarekin. Musikaren bestaren kontzertuak Hondarraitz auzoan hasiko dira 19:00etan.
- Alkohola eremu publikoan kontsumitzea debekatua da alerta gorria den artean, salbu jatetxe, terraza eta baimenduriko eremuetan.
Astelehenetik goiti
- Herriko zerbitzuen eta GEUZaren ordutegia egokitua izanen da ekainaren 22 eta 23an: 7:30etik 15:30era jarraian.
- Euskal Hirigune Elkargoko hondakindegi guziak hetsiak izanen dira 2026ko ekainaren 22an, astelehena. Neurri horren helburua da sute eta alditxar arriskuak saihestea bero bereziki handiko eremuetan.
- Ikastetxeei dagokienez, herriko zerbitzuek, Hezkuntza Nazionaleko Ikuskariarekin adosturik, haurrei egokituriko harrera moduak erabaki dituzte ekainaren 22 eta 23rako. Ikastetxeek neurriak jakinarazi dizkiete familiei. Ikasleen harrera eta bazkalorduko atsedenaldia segurtatuak izanen dira 14:00ak arte. Ohiz kanpoko meteorologia-baldintzak kontuan harturik, familiei haurren bila 14:00etan berantenik etortzea eskatua zaie.
- Dispositibo bera aplikatuko da haurtzaindegietan.
Ura maiz edan, freskoan egon, indarrik ez egin eta jende ahulenen berri hartu.
Bero handiari buruzko berri zerbitzua: 0 800 06 66 66 – urririkako deia, 8:00-19:00.