Berote handia heldu diren egunotarako Pirinio Atlantikoetan

Bihar, uztailaren 24ko astearte arte, Météo France zerbitzuak berote handia aurreikusten du Departamentuan, egunean 38°C egiteraino.

Prefekturak jakinarazten du

Heldu diren egunotan, Météo-France zerbitzuak berote handia aurreikusen du egunean 38 gradutaraino helduko diren tenperaturekin, uztailaren 23, asteazkenean hasiz. Aurreikuspen horiek kontuan hartuz, Pirineo-Atlantikoetako prefetak orori egiten die dei aitzina har dezagun eta pertsona zaurgarrienak zain ditzagun.

Halatan bada, auzapez orori eta Estatuaren zerbitzu orori ohartarazi zaie eta erne baino erneago izan daitezen eskatzen zaie.
Kasu berezia egin behar zaie etxean diren adinekoei; oraindik hala egin ez badute, gonbit egiten zaie beren Herriko Etxean eman dezaten izena, beharrik balute laguntza eman diezaiegun.

Aire zabaleko jardunak eta kirolak antolatzen dituztenek bermatu beharko dute parte hartzaileen segurtasunerako behar diren neurriak hartu direla (sokorri emateko baliabide bat aitiznetik ematea, ura ematea, etab.)

Gomendioak

Berote handietan garrantzitsua da keinu egokiak egitea eta honako gomendio hauei jarraitzea:
• Alditxar bat edota jokamoldeen arazoren bat sortuz gero, medikua deitzea
• laguntza behar dutenentzat, Herriko Etxera deitzea
• Eritasun kronikoak dituztenen edo isolaturik direnen kasuan, haien berri erregularki hartzea edo egunean pare bat aldiz bisitatzea
• Adineko pertsonak leku fresko batera laguntzea
• Egunean zehar, leihoetako egurrak, errezelak eta leihoak hestea. Gauean, aldiz, aireratzea
• Leku fresko edo aire egokitua duen batera biltzea (saltegi handiak, zinemagelak) egunean hiru orenez
• Ura erregularki eta maiz edatea (gutxienik 1,5 litro ur egunean, baita egarri ez bazara ere)
• Freska eta busti ezazu gorputza egunean hainbat aldiz, lainoztagailu batez, garbitzeko eskularru batez edota dutxa edo bainuak hartuz
• Aski jatea
• Ez edatea ez alkoholik ez eta kafeina edo azukre asko duen edaririk.
• haizegailua edota aire egokigailua erabiltzea, halakorik baduzu
• Ahal baduzu, ez zaitez tenore beroenetan kanpora atera (11:00-21:00)
• Ateraz gero, kapelua eta jantzi arinak jantz itzazu
• Ariketa fisikoak muga itzazu
• Autoan pasua gehiago egin itzazu eta bidaiari ahulenei kasu egin iezaziezu
• Ez ezazu landareetan sua eragin dezakeen ezer ez egin
• Zure berri erregularki eman zure hurbilekoei edo zure herriko etxera dei ezazu
• Irratiaren bidez informa zaitez edota webgune honen bidez: www.meteofrance.fr (nouvelle fenêtre)

Alditxarren bat bada

Alditxarturik edo bero kaldu batek jorik den norbait ikusten baduzu, sokorri emaileei egin iezaiezu berehala dei 15 zenbakira deituz.
Berotetik babesteko gomendio guztiak elkartasunen eta osasunaren ministerioaren webgunean ikus litezke: www. solidarites-sante.gouv.fr (leiho berria) , Estatuak Pirinio Atlantikoetan dituen zerbitzuenen webgunean: www. pyrenees-atlantiques.gouv.fr (leiho berria)

Gehiago jakiteko

Estatuaren Zerbitzuen webgunea:
http://www.pyrenees-atlantiques.gouv.fr/Politiques-publiques/Securite/Securite-sanitaire/Vouspremunir-contre-la-vague-de-chaleur-en-cours (leiho berria)

Akitania Berriko Eskualdearen osasun Agentziaren (ARS) webgunea:
https://www.nouvelle-aquitaine.ars.sante.fr/canicule-et-fortes-chaleurs-1(leiho berria)

Elkartasunen eta Osasunaren Ministerioa – Berotea, bero handiak:
https://solidarites-sante.gouv.fr/( leiho berria)

Santé publique France- Canicule et fortes chaleurs :
http://inpes.santepubliquefrance.fr/10000/themes/evenement_climatique/canicule/canicule-agir.asp (leiho berria)

La carte de vigilance Météo-France zerbitzuaren mapa begiraleak egunean bi aldiz informatzen du tenperaturen bilakaeraz: http://vigilance.meteofrance.com/( leiho berria)

Lan Ministerioa: langileei ematen die haien segurtasuna eta osasuna babesteko neurrien berri, bereziki beroteetan
https://travail-emploi.gouv.fr/sante-au-travail/10-plans-gouvernementaux-sante-au-travail/article/plancanicule-2017 (leiho berria)

Navigation de l’article