Bi oilo oporretan mediatekan

Proiektua asteazken plana (leiho berria) delakoaren barnean egiten da.

Izan ere, duen interes pedagogikoa ludotekako animazio taldeen eta geltokiko lehen mailako irakaslearen intereskoa gertatu da.

Halatan, bada, bi oilo horiek momentuz oporretan dira eta eskola sartzea irailean eginen dute ikasturte osorako. Ikastaldi ingurukoen talde animatzaileak ere jarraituko du proiektua elikagaien hondakinen murrizketaren barnean.

 

Egitura batean abere bat hartzearen garrantzia

Hainbat aldetatik du, animatzaile eta irakasleen aburuz, interesa haurrak ibiltzen diren lekuetan oilotegi bat jartzeak:

  • Ikasteko alor anitz betetzea dakar (hizkuntza, matematikak, zientziak…)
  • Garapen iraunkorraren aldeko heziketa garatzen du (elikagai hondakinen kudeaketa eta balioa ematea)
  • Nork bere buruan konfiantza izatea, jakinmina eta bizidunen begirunea dakartza.

Frogatu da ere haurrei abereak zaintzeko aukera emanez gupida eta enpatia garatzen direla eta mundu biziaren ulertze hobea dakarrela ere.

Abentura hori haurrekin bizi nahi baduzu, horretarako sortu den facebook orri batean (leiho berria) topa ditzakezu, abuztuaren 2a arte. Egunero kronikalarigai berri batek ekarriko dizkizu bere esperientziak.

 

 

 

 

 

Navigation de l’article