Berriak ala gezurreria: «muga gainditzen duen» «gazteentzako» gida

Segurtasunerako tokiko batzordean, «mendekotasun jokamoldeei aitzina hartzeko eta haien aurka borrokatzeko eta arriskuak gutxitzeko lantaldean» gogoetan aritu dira gazteei bi gurpilen, trotineta elektrikoen eta mendekotasun jokamoldeen (alkohola eta drogak) gaineko araudiei buruz ematen zaien informazioaz.

Hausnarketa horrek 14-15 urtekoentzako gida baliagarri bat egitera eraman du. Muga hor dugunez eta Frantzian eta Bidasoaz bestalde, Irun eta Hondarribin, dauden araudiak berdin ez izaki, gida horrek hala Frantziako nola Espainiako araudiak biltzen ditu.

Gazteria eta Digitalaren Zerbitzuko udal animatzaileek prestatu dute dokumentua eta pedagogiari leku handia egin dio, baina gazteen erantzukizunari ere egiten dio dei. Jean-Michel Arruabarrena gazteriaren ardura duen auzapezordearen ustez “Gidan bildu diren elementuek elkarrizketa bultzatu nahi dute eta lotura sortu frantziar eta espainiar animatzaileen eta Hendaian ibiltzen diren gazte guztien artean. Ekintza hori Herriaren lurralde heziketa proiektuak zehaztu prebentzio ekintzetan sartzen da bete-betean”.

Osasun krisiak gibelarazi du urte hastapenerako aurreikusia zen gidaren banaketa. Hemendik zenbait egunetara, ordea, kolegiotako hirugarren mailako ikasleei banatuko zaie eta Gazteria eta Digitalaren Zerbitzuan izanen da eskura, GIBean, portu karrikaren 15ean.

Gida linean kontsulta dezakezu.

Gida hori Hendaiako Herriko Etxeak egin du honako hauekin elkarlanean: Drogen eta Mendekotasun Jokamoldeen Aurka Borrokatzeko Ministerioarteko Misioarekin, Pirinio Atlantikoetako Familia Laguntza Kutxarekin, Paueko Polizia Etxearekin eta «Centro de cooperación policial y aduanera» espainiar zentroarekin.

Navigation de l’article