Osasun neurriak: azken berriak

Abenduaren 2, asteartea. 14:30.

Indarrean da beti maskara jantzi beharra

 64-2020-11-30-008 zk. prefet agindua

2020ko abenduaren 15 arte, egun hori ere barne, hamaika urtetik gorako pertsona orok behar du babes maskara jantzi (sei eta 11 urte arteko haurrentzat gomendatua da ere maskara jantz dezaten), goizeko 7:30etik 20:00 orenen artean, honako leku publiko orotan (karrikan, aire zabaleko leku publikoak); osasun egoeraren bilakaeraren arabera alda litezke leku horiek. :

Eremua

  • Hondarraitzeko sektorea: Itsas etorbidea, Erlaitzeko errepidea, Pohotenia karrika, Antsoenia karrika, Arrosa-landare karrika, Leclerc jeneralaren etorbidea (hegoaldea), Txingudi badiaren etorbidea (iparraldea), Laranjondoen karrika, Floridako kaia;

  • Hiri barnea/Geltokia sektorea: Beltzeneko karrika, Subernoa karrika, Bianteneko karrika, Enperadorearen etorbidea (mendebaldea), San Martzial karrika, Pausu karrika, De Gaulle jeneralaren etorbidea (ekialdea), arrantzaleen karrika, De Gaulle jeneralaren etorbidea (ekialdea Txingudi Badiaren etorbideraino).

Azaroaren 27, ostirala. 17:00

Konfinamendua arintzeko arauei buruzko zehaztasunak

Hona hemen suprefetarekin egin asteroko puntuaren ondoren eta lehen etaparen (azaroaren 28tik abenduaren 15era) gainean argitaratzeko den dekretuaren zain bildu ditugun azken informazioak

Saltegiak

  • Saltegiak eta etxerako zerbitzuak 21 arte zabaltzea, osasun protokolo zorrotza plantan emanik. Bezero bakoitzeko 8 m2. 400m2 baino handiagoak diren saltegiek kontaketa sistema bat kokatu behar dute.
  • Nahi duten saltegiek igandetan zabaldu dezakete 21:00ak arte. Higiezinen agentzien bisitak berriz egin litezke.
  • Elkartasun funtsa areagotuko zaie, abenduaren lehenetik goiti, hetsirik diren zeinahi neurriko enpresei.
  • Elikagaietakoak ez diren aire zabaleko merkatuak berriz egin litezke.

Aire zabaleko jardunak

  • Aire zabaleko jardunak soilik bakarkako kiroletan dira baimenduak, hala helduentzat nola haurrentzat. Helduen ukitze kirolak eta talde kirolak ez dira oraindik baimenduak. Tenisa eta pilota bakarka jokatzeko dira baimenduak (bat beste baten aurka). Ur kirolak bakarka aritzeko baimendurik dira.
  • Eskolaz kanpoko aire zabaleko jardun guztiak baimenduak zaizkie adingabeei. Hartara, kirol eskolak has litezke berriz.
  • Ehiza baimendurik da, baina 20 kilometroko mugetan eta 3 orenez soilik.

Kultura jardunak

Udal mediatekak asteartean, abenduaren lehenean, zabalduko ditu berriz ateak, betiere osasun neurriak zorrozki betez.

Mugazgaindikoa

Herriak galdea egin diolarik, suprefetak espainiar agintariei dituzten osasun neurriei buruz galdetuko die. Halatan, bada, Herria arrapostuaren zain da.

Azkenik, gogora ekarri da babes keinu guztiak indarrean direla beti.

Azaroaren 25, asteazkena, 14:00

Neurri berriak 2020ko azaroaren 28tik goiti

Errepublikako Lehendakariaren abisuen ondotik, zeintzuk dira ondoko berrirekitzeak? Azaroaren 28an hasiko den lehen etapak honako jarduera hauek hunkitzen ditu:

  • Saltegien eta etxeko zerbitzuen irekitzea 21:00ak arte, osasun protokolo zorrotza errespetatuz.
  • Ibilaldiak eta kanpoko jarduera fisikoak baimenduak 20 km-ko inguruan eta 3 ordurako.
  • Eskolatik kanpoko jarduerak aire librean baimenduak.
  • Elizkizunak eta kultu ospakizunak zorrozki mugatuak, gehienez 30 pertsonekin.

Azaroaren 6, ostirala. 16 orenak.

Mugari buruzko xehetasunak

Espainia aldetik gogortzen ari dira osasun neurriak eta egun suprefetarekin mintzatu ondoren, gogoratu nahi dizuegu Euskal Autonomia Erkidegoa hetsirik dela kanpokoentzat eta hango biztanleak ere ezin direla nor bere herritik atera beharrezko salbuepenengatik ez bada (lana, mediku kontsultak, senideren baten baitezpadako beharrarengatik…). Hendaiarrek ere kontuan hartu behar dituzte arau horiek. Ez zaitezte, beraz, Bidasoz beste aldera joan larritasunen bat ez baduzue, bereziki ez erosketak egitera joan. 600 euroko isuna jaso dezakezue.

Azaroaren 2, astelehena. 15 orenak.

Maskara janztea baitezpadakoa

2020ko urriaren 30 ostiralaz geroztik eta 2020ko azaroaren 16 arte, biak barne, bestela erran ezean, 11 urtetik gorako orok behar du babes maskara jantzi (6 eta 11 urte arteko haurrei maskara jantz dezaten gomendatzen zaie), 64-2020-10-30-003 prefet aginduak zehaztu leku publiko orotan (karrika, aire zabaleko leku publikoak).

Hendaiako Herrian jantzi behar da maskara leku publikoetan.

Maskara jantzi behar da ere honako leku publiko hauetan:

  • Pririnio Atlantikoetako aire zabaleko merkatu guztietan zabalik diren denbora guztian, 11 urtetik gorako guztiek behar dute maskara jantzi.
  • Pirinio Atlantikoetako departamentuko haurrentzako harrera-etxe guztien (haurtzaindegiak) publikoarentzako sargietatik 50 metroetara gabe den 11 urtetik gorako orok behar du maskara jantzi, astelehenetik ostiralera, goizez, 08:00etatik 09:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara.
  • Pirinio Atlantikoetako departamentuko gazteentzako ostatatze gabeko aisialdi zentro guztien publikoarentzeko sargietatik 50 metroetara gabe den 11 urtetik gorako orok behar du maskara jantzi, astelehenetik ostiralera, goizez, 08:00etatik 09:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara.
  • Pirinio Atlantikoetako departamentuko ikastetxe guztien inguruetan, 50 metrotako eremuan, 11 urtetik gorako orok behar du maskara jantzi, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 09:00etara, eguerdiko atsedenaldian 11:30etik 14:00etara, eta arratsaldez 15:30etik 18:30era. Bigarren hezkuntzako ikastetxeen kasuan (kolegioak, lizeoak) betebehar hori larunbatetara ere hedatzen da, 07:30etik 09:00etara eta 11:30etik 13:00etara.

Maskara jantzi beharrik ez dute ezintasun bereziren bat duten eta dispentsaren froga erakusten duten mediko agiria daramatenek, betiere osasun neurriak betetzen badituzte; ez dute jantzi behar ere kirolean ari direnek (korrika, txirrindaz…) ez eta erretzaileek ere.

Navigation de l’article