Besten Udal Batzordearen oharra

Egun bizi dugun osasun egoera eta hari lotu debekuak direla eta Besten Udal Batzordeak 2021eko BIXINTXO ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki behar ukan du, ondikoz. Pelloten eskolen ibilaldia, arroltze moleten lehiaketa, tanborrada, hendaiar abesbatzak, mus txapelketa, pilota partidak ez dira, beraz, aurten eginen. Batzordekide guztiok ditugu urtero urte hastapeneko ezin utzizko hitzordu hau besta ederra izan dadin lanean aritzen diren gure partaide guztiak gogoan.

2021eko inauteria otsailerako zen aurreikusia, baina hori ere ez da eginen, egun oraindik ditugun zalantzengatik.

Positiboki ikus dezagun, halere, etorkizuna eta batzordea jadanik xede dituen hurrengo animazioetarako presta gaitezen.

Urte berri on eta zoriontsua deneri!

Navigation de l’article