Bidaiatzeko gonbita

Begirada artistikoen 15. aldia martxoaren 16an hasi eta apirilaren 2 arte izanen da zabalik Mendi Zolan kulturgunean.

Aurten, lehen mailako eskoletako eta ludotekako haurrek eta animatzaileek hitzordua eman digute bidaiari buruzko kolore biziko erakusketa baterako,

2021eko aldia berezi izan zen, osasun krisiagatik, eta bidaiari buruzko aldi berri honek interes handia sortu du ekintza horretan parte hartu duten herriko eskola publikoetako ehun bat haurrengan. Covid-19ak markaturiko azken bi urte hauen ondoren, funtsezkoa zen proiektu honen animatzaileentzat berriz ere amets egiteko aukera ematea haurrei. Milesker beraz, Gladys, Leire, Melinda, Amandine, Joana, Diane, Laurence, Valérie, Nathalie, Véronique eta Aiala proiektu hau eraman izanik!

Erakusketa Kultura Zerbitzuak antolatzen du Herriaren Hezkuntza eta Haurtzaro Zerbitzuarekin loturik eta urtero erakusten ditu haurrek eskolaldi inguruko aldian eginiko obrak. Eragiketa horren helburua haurrei beren talentua bestela erakusteko aukera ematea, arteari buruz ohartaraztea eta Hendaiako kultura eta arte leku enblematiko batean erakusketa egiteko aukera ematea da.

Erakusketaren irekitze ekitaldia martxoaren 15, asteazkenean, egin da, hogeita hamar bat haur eta gurasorekin. Guztiok ikusi ahal ukan dute, aitzin agerraldi horretan, eginiko lanaren emaitza. Haurrek beren lanak erakutsi dituzte beren gurasoen begirada mirestu eta harrotasunez betearen aitzinean.

Espaziontzi batek eskainiko dizue erakusketara sartzeko aukera, eta han atzemanen duzue gauzez beteriko maleta bat: arropak, itsasontzi itxurako origamiak, kanpin bat, itsasontzi pirata bat, airetako baloiak eta beste obra anitz ere. Egungo testuinguru horretan, erakusketa horrek denboran zintzilik geraturiko une bat eskaintzen digu, asmamen bizi-bizi batez elikatu eta kolorez eta, batez ere, itxaropenaz beteriko obren bitartez errealitatetik ihes egin dezagun.

Urririk. Jende ororentzat. Mendi Zolan kulturgunean (Itsas etorbidea 119, 64700 Hendaian) Zabalik asteazkenetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara – 15:00etatik 19:00etara Harremanetan jartzeko telefonoa: 05 59 48 30 49 edo e-helbidea: 

Navigation de l’article