Guneen arteko solas teknikoen eguna Abadian

Hendaiako Herriak eta Rivages de France elkarteak, IEZI elkarteak lagundurik, guneen arteko solas teknikoen egun bat antolatu dute departamenduko itsas ertzeko naturaguneen talde kudeatzaileekin.

Itsas ertzean eta haren gibelean, Pirinio Atlantikoetako itsasbazterrak egituratuz, badira, han-hemen, naturaguneak ekosistemen zaintza, balioan ematea eta publikoari harrera egitea dituztenak zeregintzat.

Egitura kudeatzaileek (kolektibitateek, elkarteek) daramate naturagune babestu horien kudeaketa eta kudeaketa hori konplexu bihurtzen da klimaren eta gizakien presiopean. Horren adierazle dira osasun krisiaren garaian izan diren jendeen haietan ibiltzea eta bestelako erabilera anitzak.

Horiek horrela, Hendaiako Herria eta IEZI Euskal Itsasbazterra elkartekide dituen Rivages de France elkarteak gomendatzen zuen esperientzien partekatzeak gogoetak aberasteko aukera ematen du, bai eta kudeaketa moldeak hobetzeko, espezien jarraipen protokoloak koordinatzeko eta abar.

Egun horretan, Izadiako (Angelu), Ansoteko ordokiko (Baiona) eta landaretegiko (Donibane Lohizune) langileek, Euskal Hirigune Elkargoko Natura 2000 sareko animatzaileek eta Abadia eremuko lantaldeek beren lanbideetaz mintzatzeko aukera ukan zuten.

45 langile bildu ziren erlaitzaren etxean naturaguneen kudeatzeko moldeetaz solas teknikoak egiteko; lehenik bilkura egin zuten eta gero lekua bisitatu.

Navigation de l’article