Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak lehendakaritza aldaketa egin du

Partzuergoagen oharra
Pasa den otsailaren 5ean, Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Batzar Nagusiak aurrekontuak onartu eta lehendakaritza Irungo Udaletik Hendaiakora aldatu ditu.
Saio honetan « Ibai izena duen herrialde bat » gazteentzako arte digitaleko lehiaketako saria banatu da ere.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Batzat Nagusiak beste bilkura bat egin du Irungo Udaleko Bilkura Aretoan, mugaz gaindiko lankidetzarako funtsezko hainbat gai lantzeko.

Saioan zehar, emandako ebazpenen berri eman zaio zehaztasunez Batzar Nagusiari. Ebazpen horiek barne-antolaketarekin, kudeaketa ekonomikoarekin, laguntza eta diru-laguntzen esleipenarekin, kultura- eta hizkuntza-proiektuen sustapenarekin, eta Partzuergoaren jarduerak garatzeko beharrezkoak diren deialdi eta aurrekontu-aldaketen onespenarekin lotutako jarduketak biltzen dituzte.

2024ko ekitaldiko likidazioa eta kontuak

Saioan, Batzar Nagusiak 2024ko ekitaldiko Aurrekontuaren likidazioa eta Partzuergoaren kontu orokorrak ezagutu eta baliozkotu ditu, indarrean dagoen foru-araudiari jarraikiz.

Aurkeztutako likidazioak Partzuergoaren egoera ekonomiko eta finantzarioaren ikuspegi zehatza eskaintzen du, kudeaketaren gardentasuna bermatuz eta hurrengo ekitaldietarako aurrekontu-plangintza arduratsua egiteko oinarriak ezarriz.

Era berean, 2024ko kontuen baliozkotzeak Partzuergoak baliabide publikoen kudeaketa zorrotzarekiko duen konpromisoa berresten du, mugaz gaindiko lankidetzaren esparruan garatutako programa eta jardueren exekuzio egokia bermatuz.

2026ko Aurrekontu Orokorren baliozkotzea

Gai-zerrendako beste puntu nagusietako bat 2026ko ekitaldirako Partzuergoaren Aurrekontu Orokorrak baliozkotzea izan da.

Onartutako aurrekontua foru-araudian ezarritako egitura eta irizpideetara egokitzen da, eta proiektu estrategikoei jarraipena ematea ahalbidetuko du, baita kultura-, hizkuntza- eta mugaz gaindiko lankidetza-arloetan jarduera berriak bultzatzea ere.

Baliozkotze horren bidez, Batzar Nagusiak beharrezko egonkortasun finantzarioa bermatzen du ekimen bateratuak garatzen jarraitzeko, hiru udalerrien arteko lankidetza indartuz eta garapen partekatu eta jasangarriaren eredu batean aurrera eginez.

Aurrekontu horiekin, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak aurrera egiten jarraitzen du kudeaketa koordinatu eta planifikatuan, bere Zuzendaritza Batzordearen eta lan-batzordeen bidez, lurraldearen garapen bateratuarekiko eta Batzar Nagusiak adostutako politika eta proiektuen exekuzio egokiarekiko konpromisoa indartuz.

Partzuergoaren presidentetzaren aldaketa

Gobernantza-arloan, Batzar Nagusiak Partzuergoaren presidentetzaren aldaketa onartu du, Irungo Udaletik Hendaiako Udalera igaroz, Partzuergoaren Estatutuetan ezarritako urteko txandaketa-sistemaren aplikazioan.

Horrela, Hendaiako alkateak, Kotte Ecenarro, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Batzar Nagusiaren Presidentetza hartu du; Irungo alkateak, Cristina Laborda Albolea, Presidenteordetza Lehenengoa hartzen du; eta Hondarribiako alkateak, Igor Enparan Araneta, Presidenteordetza Bigarrena.

Errelebo instituzional horrek hiru udalerrien arteko oreka eta erantzukidetasuna indartzen ditu, eta lankidetzan, adostasunean eta lurraldearen ikuspegi partekatuan oinarritutako gobernantza-eredua sendotzen du.

2025eko gazteentzako arte digitaleko lehiaketako sariaren banaketa

Azkenik, Batzar Nagusiari jakinarazi zaio “Ibaia izena duen herrialde bat” Mugaz Gaindiko Arte Digitaleko Lehiaketako epaimahaiaren erabakia berretsi dela, June Martin Sanchez irabazle izendatuz, “Ardea, maxima regina aquariumlanarekin.

Halaber, irabazleari 500 euroko saria ordaintzeko ebazpenaren berri eman da, Bidasoa biziriken bitartez.

Arte digitaleko tekniken bidez parte-hartzaile bakoitzeko jatorrizko lan bakarra sortzera zuzendutako lehiaketak Irun, Hondarribia eta Hendaiako paisaia bereziak eta espazio esanguratsuenak irudikatzera gonbidatzen du, betiere ingurune naturalarekin lotuta.

 

Navigation de l’article