“Bidasoa-Txingudi” Partzuergoa

Partzuergoaren Batzorde Nagusia Hondarribin bildu da, Txomin SAGARZAZU ANCIZAR auzapezak deiturik, martxoaren 10, asteazken honetan. Hondarribiko auzapeza da orain partzuergoaren lehendakaria eta partzuergoaren kontuak eta 2021eko aurrekontua onartzera eman ditu.

Orori trabagarri zaigun pandemia testuinguru batean, patzuergoak, 2021. urte honetan, hainbat jardun nahi lituzke eraman kirolaren alorrean, kulturaren alorrean, animazioaren alorrean eta euskararen sustapenaren alorrean. Erakunde hori arroko hiru udalen arteko solaserako leku bikaina dugu eta, horrela izanik, Estatuei ohartarazi die muga zeharkatzeko murrizketa handiak egin dituztenean osasun krisiaren une gogorrenean. Arauei jarraikiz, bilkura horretan, 2021eko lehendakaritza Jose ANTONIO CLAVERO Irungo auzapezaren esku utzi du eta, horrekin batera, beste bi auzapezak, Kotte ECENARRO eta Txomin SAGARZAZU ANCIZAR lehendakariorde bihurtu dira.

Navigation de l’article