Covid birusaren aurkako txertatze zentroa zabalik martxoaren 15etik goiti

Prefekturaren zerbitzuek Hendaian zentro bat irekitzeko baimena eman berri dute, Herriak hala galdegin ondoren, iragan urtarrilean, txertatze zentro bat herrian hartzeko hautagai aurkeztu zelarik. Zenbait egunetatik hona, Herriaren zerbitzuak eta GEUZaren zerbitzuak lanean ari dira martxoaren 15erako zentroa lanean has dadin.

Zentroa Hondarraitz kiroldegiko egoitzan kokatuko da. Oraingoz, Hego Lapurdiko pertsona ahulen eta arrisku handien dutenak hartuko ditu:

  • 75 urtetik gorakoak
  • komorbilitateak dituzten 50 eta 75 urte artekoak

Txertaketa mediku eta erizainek eginen dute.

Hitzordua hartu beharko da eta astelehenetik ostiralera arituko da zentroa, 14:00etatik 17:30era. Ordutegi horiek txertatze zentroari emanen zaizkien dosi kopuruen arabera alda litezke.

Izen emate bideak

Hitzordua Doctolib webgunean hartu behar da, edo igurikatze zerrendan honako telefono honetara deituz: 05 59 51 61 99.

Hitzordua hartu duenak hitzordua duen egunean, Vitale txartela ekarri behar du, bai eta idazluma eta azken ordenantza ere, artamendu luze batean bada.

Hogeita hamarretik gora osasun profesional, udal langile eta urririkako laguntzaile arituko dira, aldizka, luzerako irekiko den zentro horretan.

Navigation de l’article