Bigarren bizitza emaiozue zuen izeiari, behin bestak pasatakoan

Zuen izeia birzikla ezazue eta xehakaturik balia

Aurten, Bil Ta Garbi Sindikatuarekin partzuegoan, Herriak bilguneak eman ditu erabiltzaileen eskura izeia utz dezazuen, estalgarri gisa balia litezkeen ezpaletan txikitua izan dadin; ezpal horiek zuen esku utziko dira gero, nahi dituzunean har ditzazuen. Gure kolektibitateak hondakin berdeen kopurua gutxitu nahi du horrela, lehentasuna emanez berrerabiltzeari baratzezaintza naturalaren bitartez, xehakatze eta estaltze teknikak baliatuz.

2024ko urtarrilaren 2tik 16ra, zatozte zuen izeia gure bilgune hauetako batean uztera:

  • Irandatz parkea (beherealdea)
  • Hondarraitz estadioa (aparkalekua)
  • Dongoxenea (haurtzaindegiaren aparkalekua)
  • Orio auzoa (jostalekua)
  • Intzura auzoa (Denentzat)
  • Flora biribilgunea
  • Gaztelu Zaharreko berdegunea (aparkalekuaren ondoan)

Garrantzitsua: Bilgune horietako batean utzi ahal izateko, izeia naturala behar da izan, apaindurarik eta elur artifizialik gabea eta ez du bildurik izan behar.

Bigarren bizitza gure Eguberri izeientzat

2024ko urtarrilaren 19tik 25era, herritarrek urririk jasotzen ahalko dituzte izeien ezpalak Florako biribilgunean.

Nork bakoitzak nahi duena har dezan utziko da xehakaturiko izeien utzikina eta zuen lorebaratzean lurra estaltzeko baliatzen ahalko duzue hala elar landareen oinetan nola barazkien oinetan ere emanez. Xehakaturik, izeia lurrustelarekin nahas liteke ere, beste hondakin berdeekin eta sukalde hondakinekin (fruitu eta barazki zurikinak, arroltze kusku xehakatuak, etab.) ongi nahastekatuz gero.

Izei xehakatuaren abantailak

Izeien orratzen usteltze geldoak landareak hotzetik babesten du, hezetasuna mantzen du, belar arrotzen agertzea saihesten du eta lurra elikatzen parte hartzen duten lurpeko mikroorganismoak gara daitezen laguntzen du. Izei xehakatuaz estali lurrak zizare espezie gehiago hartzen ditu. Gainera, izeien orratzak eta zerrautsa gastropodoak (bare-kurkuiluak, bareak etab.) naturalki uxatzeko bidea izan litezke.

Jakiteko 

Izeia karrikan uztea legez kanpoko jokamoldea da eta 135 euroko isuna ekar lezake «basa lagatzea» egiteagatik.

Bil Ta Garbi Sindikatuak urte osoan zehar proposatzen die 50 euroko laguntza xehakagailu bat alokatu edota erosi nahi dutenei.

Navigation de l’article