Bixintxo – 2024KO URTARRILAREN 19TIK 28RA

Zer berri 2024an?

Errepublika plazaren antolaketa lanengatik, plazako jatetxeak bestetara sartu nahi izan ditu udalak. Horietako hiru, hau da, Ttiki, 26 eta Fave deiturikoak bestara lotuko dira urtarrilaren 20 eta 27 larunbatetan beren espezialitateak eskainiz.

Gaztelu Aretoaren zabaldegian kokatu aterpean topatuko dituzue.

Beste berria: urtarrilaren 28an, igandearekin, herri bazkaria «xerrikume errea» bestazaleen aho gozamenerako, eta musikazko animazioa Hendaiarekin birazkaturik dugun Arketaseko artista Olga Irissarirekin, gure belarrien gozamenerako.

Azken berria: urtero bezala, ohiko feriakariak Gaztelu Zahar frontoian kokatuko dira 3 astez. Urtarrilaren 13tik 28ra, haurrek nola helduek bira-bira berriak ezagutzen ahalko dituzte hor.

Urtero bezala, zaldiko-maldikoek txikiak eta helduak alaitzen ahalko dituzte (Gaztelu Zahar pilotalekuan, urtarrilaren 13tik 28ra)

Egitaraua

URTARRILAREN 14AN (IGANDEA)

13:30: Bazkaria, Harrera elkartearen alde Baleak elkarteak antolaturik. Erreserbak urtarrilaren 11 arte: 06.66.87.44.43 
17:00: Bertso Saioa Alaia Martin, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga bertsolariekin. Gai-emailea: Maddalen Arzallus.

Prezioak: bazkaria + bertso saioa 25€, bertso saioa bakarrik 10€

URTARRILAREN 19AN (OSTIRALA)

17:45: “Pelloten itzulera” desfilearen abiatzea Kaneta portutik eta Gaztelu Aretora heltzea. “Le secret de l’horloge” (erlojuaren sekretua) ikuskizuna, Mia Show konpainiaren eskutik
18:15: Besten irekitzea Geltokiko eskolako Pellot eta Neskatxarekin, Gaztelu Aretoaren zabaldegian
19:00: Patata arroltze moleta txapelketa haurrentzat, Gaztelu Aretoaren zabaldegian.
19:00: Hendaiar txapeldunei sarien ematea, Gaztelu Aretoan (ikuskizun gelan). Gonbidapen bidez.

URTARRILAREN 20AN (LARUNBATA)

14:00: Mus txapelketa, Ondarraitz estadioaren klub aretoan (hondartza auzoan). Antolatzailea: Denentzat Gizarte Zentroa (izen ematea Denentzat Gizarte Zentroan SMS bidez 06.69.73.68.19 telefonoan edo bertan 13:00etatik goiti)
16:00: Fandango txapelketa, Akelarre elkarteak antolaturik, Gaztelu Aretoan
17:00: “Pastourelles de Campan” eta Akelarre taldeaen dantza ikuskizuna, Gaztelu Aretoan
18:30: Haize-Hegoa Hendaiako margolarien erakusketaren irekitze ekitaldia, Gaztelu Aretoan (ikuskizun gelan)
19:00 – 20:00: Danborradaren entsegu orokorra eta banderatxoen ematea, Gaztelu Aretoaren zabaldegian.
20:00: Erakusmahai gormantak hendaiako ostalarien eskutik
20:00: Musika animazioa: “JEIKI ADI” taldea. Gaztelu Aretoaren ikuskizun gelan

URTARRILAREN 21EAN (IGANDEA)

9:30: Ezpata-dantza Mutxiko Elkartearekin. Abiatzea Gaztelu Aretotik eta Bixintxo Elizaren paretik.
10:00: Meza, Herriarteko Orkestrak musikaturik, Bixintxo elizan.
11:30: Dantza tradizionala “Les Pastourelles de Campan” taldearekin, Bixintxo Elizaren parean.
17:00: Kontzertua: Pier Paul Berzaitz. Disko berriaren aurkezpena, Gaztelu Aretoaren ikuskizun gelan (urririk)

URTARRILAREN 23AN (ASTEARTEA)

15:00: Adinekoen Bixintxoko askaria musikaz lagundurik, Gaztelu Aretoan (erreserbak GEUZan 05.59.48.23.10)

URTARRILAREN 26AN (OSTIRALA)

Pilota partidak, D. Ugarte pilotalekuan
20:45: Egiguren – Eskuza / Zubizarreta III – Ugartemendiaren aurka.
22:00: Elordi – Rezusta / Peña III – Albisuren aurka
20 € Erreserbak: 06 87 53 73 13 edo 

URTARRILAREN 27AN (LARUNBATA)

12:00: Danborrada batzuen elkarretaratzea Gaztelu Aretoaren aitzinean
15:00: Intzura, Geltokia, Harrixabaleta-Partxetegia eta Hondarraitz auzoetan animazioa danborraden eskutik
16:30: Animazioak hiri-barnean, Gaztelu Aretoaren zabaldegitik abiatzea.
18:00: Danborradaren elkarretaratzea Gaztelu Aretoaren zabaldegian.
19:00: Erakusmahai gormantak Ikastola eta hendaiako ostalarien eskutik
20:00: Kontzertua: HOLAKO DELUXE, Gaztelu Aretoan (urririk)

URTARRILAREN 28AN (IGANDEA)

10:00: Txistularien alardea, hiri-barnean.
10:30: Meza, Bixintxo elizan.
11:30: Mutxikoak, Gaztelu Aretoaren zabaldegian.
12:30: Bazkari herrikoia “Zerrikumetxoa”; prezioa: 20 € pertsonaka jakia eta azkenburuarekin (edariak gehigarri). Musika animazioa: Olga Irrisari. Gaztelu Aretoan (txartelak Gaztelu Aretoan urtarrilaren 19a baino lehen hartu behar dira)
17:00: Hendaiako musika taldeen kontzertua, Bixintxo elizan (urririk)

Damborrada

Danborren alokatzea Gaztelu Aretoan

  • Urtarrilak 8 13:30etatik 19:00tara
  • Urtarrilak 9 13:30etatik 19:00tara
  • Urtarrilak 10 13:30etatik 19:00tara

Entseguen datak

  • 01/10 19:00 Gaztelu Aretoko zabalgunean
  • 01/13 11:00 Borderline Fabrikan
  • 01/17 19:00 Ondarraitz estadioko Club House-ean

Navigation de l’article