Bixintxo 2022 – animazioak atxiki dira

Osasun krisia areagotu denez, Besta Batzordeak eta Herriak elkarrekin erabaki dute Bixintxo bestari loturiko animazioak gutxitzea.

Araudia argiki zehazturik duten ekitaldiak atxiki dira, hau da: Pier Pol Berzaitzen kontzertua urtarrilaren 22 larunbatean, Daniel Ugarte frontoian; abesbatzen kontzertua 23 igandean, 17:00etan Bixintxo elizan, eta pilota partidak urtarrilaren 28 ostiralean, Daniel Ugarte frontoian, 20:00etan hasiz. Osasun baimena (edo txerto baimena), maskara eta tarte fisikoa baitezpadakoak izanen dira.

Feriak urtarrilaren 22tik 30era izanen dira Gaztelu Zahar frontoian; musukoa jantzi beharko da eta jende arteko gutxieneko tartea zaindu beharko da.

Aldiz, jende gehiegi bildu eta birusa heda lezaketen animazio guztiak bertan behera utzi dira: Pelloten itzulera; danborrada; besten irekitze ekitaldi ofiziala herriko etxeko balkoitik, eta arroltze moleta lehiaketa.

Erabaki hauek alda litezke osasun baldintzak aldatuz gero.

Navigation de l’article