TÉLÉRAMA FESTIBALA HENDAIAKO ZINEMAGELARA DATORKIGU.

Télérama Zinema Festibalak 24. edizioa eginen du urtarrilaren 19tik 25era. Horren harira, Frantzia osoko 450 zinemagelatan proiektatuko dira berriz ere 2021eko film onenaren saria ukan duten hamasei film, bai eta beste sei film ere estreinaldian, saio bakoitzagatik 3,50 euro besterik ordaindu beharko ez direlarik aldizkaritik moztu beharreko pasea aurkeztuz gero.

Hendaiako Variétés zinemagela sei urtetik hona ari da festibal horretan parte hartzen. Urtea ongi hasi nahi eta lantaldeak 2021. urtea markatu duten zazpi film hautatu ditu: «La fracture», «Drive My Car», «First Cow», «Julie (12 kapitulutan)», «Compartiment n° 6», «Madres Paralelas» eta «Le Diable n’existe pas».

Proposamen aberats horren barnean, «La Fracture» filmaren proiekzioa dugu; Catherine Corsini-ren komedia dramatiko horren karietara, bideomintzaldiz arituko gara Marina Foïs jokalariarekin, urtarrilaren 19 asteazkenean. Ahantzi behar ez den beste hitzordua: eztabaida libre bat izanen da «First Cow» filmaren proiekzioaren ondoren, urtarrilaren 23an.

Informazio gehiagorako, Hendaia Kulturaren webgunera jo ezazu edo zinemaren egitaraua hemen telekarga.

Navigation de l’article