Bixintxoen azken berriak

Osasun egoera dela eta, urtarrilaren 23an Bixintxo elizan iragan behar zen Hendaiako abesbatzen Bixintxoko kontzertua deuseztatua da.

Pier Pol Berzaitzen kontzertua mantendua da urtarrilaren 22an (larunbata), 21:00etan, Daniel Ugarte pilotalekuan, bai eta pilota partidak ere, urtarrilaren 28an (ostirala), 20:00etatik goiti, leku berean.

Herriak eta Besta Batzordeak proposatu bi animazio horiez gain, beste bi hitzordu mantenduak dira: Hendaiako Margolarien erakusketa, urtarrilaren 19tik 28ra Gaztelu Aretoan, eta Mutxiko Elkarteko dantza taldea, urtarrilaren 23an, Errepublika plazan, 9:30etik 10:00etara, eta mezaren ondotik, 11:00etatik 13:00etara.

Navigation de l’article