De Gaulle Jeneralaren etorbidearen berrirekitzea Atariaren antolaketa Elgarrekin aldagune multimodala

2020ko ekainaren 3tik goiti, Euskal Hirigune Elkargoak eta bere Mugikortasun Sindikatuak Hendaiako geltokiko aldagune multimodalaren antolaketaren azken urratsa abian jarriko dute.

Aitzinikusitako 3 hilabete eta erdiko iraupenekoak, obra horiek geltoki aldeko eta atariko espaloietan egikarituko dira. Mandadutako enpresek babes-neurriak erabat errespetatuz lan eginen dute.

Obra horien jarraipena bermatzeko eta inguruko zirkulazioa hobetzeko:

  • De Gaulle Jeneralaren etorbidea bi norabidetan berriz irekia izanen da zirkulazio orokorrari;
  • 3, 31, 35 autobus lineak Hendaiako geltokitik berriz iraganen dira bi norabidetan;
  • Betiere, saltegietara, geltokiko aparkalekura eta minutu-aparkalekura joaten ahalko da;
  • Oinezkoak haientzat antolatutako ibilbideetan ibiltzen ahalko dira;
  • Tokiko bizitzaileei sarbidea mantenduko zaie (bereziki obren eremuan dauden eraikinen lur azpiko aparkalekuetara).

Obren denboran, zirkulazio plana alda daiteke. Ezarritako aldi baterako seinaleak artoski errespetatzea eskatzen dizuegu.

Navigation de l’article