Odol bilketa ekainaren 4 eta 5ean

Odol bilketak nazio lehentasuna dira oraindik ere, erien artamenduekin jarraitu ahal izateko. EFS erakundeak eginen ditu bilketak Hendaian ekainaren 4, ostegunean eta 5 ostiralean.

Jarrai ezazu odola ematen ez baduzu gripe sintomarik

Babes neurriak hartuko dira bilketetan. Emaileei honako hauek eskatuko zaizkie:

  • Ez dezatela beste inor uki
  • Beste emaileengandik metro bateko aldea atxiki dezatela
  • Sintomadun norbaitekin izan badira jakinaraz dezatela. Halakoei maska bat emanen zaie emaitza egiterakoan.
  • Osasun betean bazara, segurtasun neurri guztiak hartuko dira zu hartzeko ekainaren 4an, ostegunarekin, eta ekainaren 5ean, ostiralarekin, 15:00etatik 19:00etara Hondarraitzeko klub egoitzan, Elizazilio karrikan, Hondartza auzoan.

Odol bilketa lekuak baimendun leku publikotzat ditu Estatuak, baitezpadako eta behar-beharrezkotzat baititu.

Zoaz odola ematera, ematen jarrai ezazu! Eriak zure beharrean dira!

Navigation de l’article