Déclics elikadura erronka ipar euskal herrian

Declics elikadura erronka: Bere plateran ongi senditzeko joko bat !

Declics elikadura erronka, zer da ?

6 astez, desafioei erantzun, zure aurrekondua emendatu gabe, lekuko eta sasoineko elikadura sano baten ukaiteko ohidura onak aplikatzen dituzu !

Nola ?

  • animazio talde dinamiko batek laguntzen zaitu, bere kontseilu hoberenak emaiten dizkizu desafioen gainditzeko eta erronkaren irabazteko ;
  • urratsez urrats zure usaien bilakaera eta zure emaitzen aitzinatzea segitzen dituzu « déclics » plataforman ;
  • sarean diren baliabideak esku dituzu
  • trukaketa eta deskubritze denboraldietan parte hartzen duzu ;
  • erronka, banan-banan edo taldean bizitzen duzu : hoberenak saristatuak izanen dira.

Ipar euskal herriko ingurumenerako iniziatiba zentro iraunkorrek, euskal hirigune elkargoaren sustenguarekin, erronka animatzen dute.

Norendako ?

Hiriguneko 158 herrietako biztanle guziei idekirik da, bakarrik edo taldean (familian, lagunekin, auzoekin, lankideekin, bizi lagunekin…).

Baldintza teknikoak : ordenagailua, internet konexioa eta helbide elektroniko bat ukan.

Noiz ?

2024ko apirilaren 29-tik, astelehena, ekainaren 22-ra, larunbata
Izen emaiteko azken epea : 2024ko apirilaren 29-a

Informazio gehiago ukaiteko edota izena emaiteko, animatzaileekin kontaktuan sartu:

Navigation de l’article