Deskonfinamendua: aparkatzeak ekainaren 14ko arratsean utziko dio urririk izateari

Amaitzera doa urririk aparkatzea, martxoaren erdialdetik hona Herriak ezarri zuen neurri hori. Hiri barnea eta hondartza aldeko 3. sektorea ukitzen ditu neurri horrek, hau da, Laranjondoen aparkalekua, Txingudi etorbidea, Bidasoa zabaltza eta Armatondo karrika.

Aparkatzea urririk eguerdiko atsedenaldian

  • Hondartza aldean, 12:30 eta 14:00ak bitartean 
  • Hiri barnean, 12:00etatik 14:00ak bitartean, bai eta igande eta besta egunetan.

Zure bizitegi nagusia Hendaian baduzu,

Bi baliabide dituzu eskura:

– Urte osorako 15 euroko ordainketa bat (2 x 4 oren eguneko sektore gorrian, eta 2 x 1 oren eguneko sektore urdinean).

– 20 euroko hilabeteko abonamendua mugagabe aparkatzeko (ezin da, nolanahi ere, 7 egunez jarraituan leku batean aparkaturik egon).

Nola abonamendua har?

Indarrean ditugun osasun neurrien karietara, hitzordua har dezazun proposatzen dizugu, honako telefono honetara deituz: +33 (0)5 59 48 23 15.

Informazio gehiagorako, Herriaren webgunera jo ezazu:  https://www.hendaye.fr/eu/hendaian-bizi/mugikortasuna-aparkatzea/le-stationnement/

Navigation de l’article