DIVERCITY: elkartasunezko eta parte hartzeari zabaldu kulturen arteko besta

Hirugarren aldiz, Faidra eta Alessandro Europar Zerbitzu Bolondresek, Hendaiako Gazte Informazio Bulegoak lagundurik, DIVERCITY proposatzen dizuete.

Helburua

Festibalaren helburua parte hartzaileak (jende oro) egungo gai garrantzitsuetaz ohartaraztea da, hala nola mugikortasunaz, migrazioaz eta ekologiaz.

Aurtengo aldi hau bi egunetan eginen da:

Egitaraua

Gure Facebook : divercity#3 (nouvelle fenêtre)

Euskarazko egitaraua (leiho berria) ; Programa en castellano (ventana berria) (pdf - 1,82 MB - nouvelle fenêtre)

2019ko MAIATZAREN 10, OSTIRALA

Lekua: Variétés zinemagela, Hendaian (Antzokiaren karrika 10)
Ordutegia: 17:00 – 21:00
Prezioa: sartzea libre film laburretarako, eta film luzerako tarifa bakarra: 4 €
Publikoa: jende ororentzat

Proiekzioa & pintxo potea parte hartzeari zabalik

Bi film laburren proiekzioa (17:30 – 18:00 / urririk)
  • «Pasapalabra», Andrea Testini zinegilearen film laburra: Ahmed gazte musulman bat da, bere kideen arrailerien bitartez ohartzen hasten dena mendebaldeko gizarteak dituen aurreiritzietaz
  • «Kalangala Dreams», Apollonia Meleouni zinegilearen dokumentala: Dokumentalean, Ismaël,Victoria aintzirako Uganda aldeko arrantzale gazteak bestelako bizitza baterako dituen ametsak kontatzen dizkigu.

«Sami, une jeunesse en Laponie» filmaren proiekzioa (18:00etatik 20:00etara / tarifa bakarra: 4 €)

2016an atera zen Amanda Kemell zinegilearen drama hori, honako jokalari hauekin: Cecilia Sparrok, Hanna Alström, Mia Erika Sparrok …

Sami jatorriko 14 urteko neskatoa dugu hor. Barnetegi batean ikasle da eta 30. urteetako arrazismoa eta ebaluaketa etnikoen umiliazioa jasaten ari delarik, bestelako bizitza amesten hasten da. Bere buruaren nagusi jartzeko eta bilakatu nahi dena egi bihurtzeko, bere senideekin eta kulturarekin dituen loturak hautsi beste aukerarik ez du.

Pintxo potea parte hartzeari zabalik (20:00etatik 21:00etara)

Filmaren proiekzioaren ondoren, parte hartzeari zabalik den pintxo pote bat antolatu da, ikusi diren proiekzioei buruz elkarrekin mintzatzeko aukera emateko.

Horrez gain, Senegalekin gazte proiektu bat sostengatzeko, pastizen salmenta bat antolatu da Marpl’éduc elkartearen alde.

2019KO MAIATZAREN 11, LARUNBATA

Lekua: Beltzeneko zabaltzan, aterpean
Ordutegia: 13:00etatik 1:00era
Prezioa: sartzea libre
Publikoa: jende ororentzat

Horrez gain: egun osoan zehar, jan-edatekoa eskainiko duen ostatua izanen da eta pastizak ere izanen dira salgai, Hendaiako Herriko Etxearen Gazte Harrerako gazteen proiektuen alde

Kulturen bidegurutzea (13:00etatik 17:30era)

Hainbat herrialderen ordezkari diren bolondresen erakusmahaiak ukanen dituzue zuei adi: Alemania, Argentina, Belgika, Katalunia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Italia, Mexiko, Norvegia, Euskal Herria, Gales, Portugal, Suedia, Tunisia…

Pistes Solidaires elkarteak Europan eta haratago mugitzeko aukerak azalduko dizkizu.

Bidegurutze horren osagarri, beste zenbait gai proposatuko dituzte beste elkarte batzuek:

  • Ingurumena: Birziklapena eta bizikleten konpontze lantegia Recycl’arte elkartearekin
  • Elkartasuna: Elkartasuna elkartea eta Etorkinekin kolektiboa (etorkinentzako sostengua)
  • Kultura ondarea: Mugazabaldu
  • Arte plastikoak: Parte hartzeari zabalik egin freskoa, Plan-T taldeko Marine margolari eta apaintzaileak koordinaturik; Fanzine lantegia, Irantzu marrazkilariak eta Juliette irudigileak  animaturik (Herritar zerbitzuan Borderline Fabrikan).

Dantzak eta jokoak eta talde animazioak (17:30etik 19:30etik)

  • Dantza: brasiliar dantza Dantza Carioca elkarteak emanik, eta buhame dantza eta ekialdeko dantza, Zambra elkarteak emanik.
  • Hainbat joko proposatuko dira, hala nola zaku lasterketa, sokatira …

Jendarteko afaria (19:30etik 20:30era)

Afari bat proposatu da, 10 eurotan, honako jaki nagusi honekin: Spaghetti alla bolognese; bestelako jakia ere eskainiko zaie veganoei.

Afaria erreserbatzeko (gomendaturik): Afaria erreserbatzeko esteka

Kontzertua (21:00etatik 2:00etara)

IPK Prod elkarteak koordinaturik, hainbat talde arituko dira arratsa animatzen.

  • Tristtan Mourguy eta Horeba (Donibane Lohizune, EH), Euskal Folk Rock/ Post Rock
  • Rosana Band (Damasko, Siria), Covers and Mush-ups of Western Oriental Music
  • Sheep’n’beer (Dublin/Baiona, Irlanda), Irlandako Punk Rock zeltikoa
  • DJ

Gehiago jakiteko

Gazte Informazio Bulegoarekin jar zaitez harremanetan:
Telefonoa: +33 (0)5 59 20 41 41
E.helbidea:

Navigation de l’article