Sailkapena: «aplikazio» bat, ingurumena zaintzeko aholkuak!

Ikus itzazu Citeo-ren Sailkapenaren gida aplikazioa, Bil ta Garbi sindikatuaren sailkapenerako aholkuak eta haren “bidezko sailkapena” jokoa, bai eta birziklatzeak ingurumenerako dituen onurak!

CITEO: Sailkapenaren gida aplikazioa

Bota ala birziklatuko dut?

Citeo ekoerakundeak du birzikla litezkeen etxeko gainestalki eta paperen birziklapena Frantzian garatzeko ardura eta aplikazio bat eskaintzen du urririk hondakinen birziklapenari buruz guztia jakin dezagun.

«Sailkapenaren gida» deitzen da aplikazioa eta gailu eramangarri orotan (telefono adimentsua, tauleta) telekarga liteke. Sailkapenerako aginduak ematen ditu eta birziklatze adarrei buruzko informazioak eta abileziak eskaintzen. Horrez gain, geolokalizaziorako modulu bati esker jakin liteke non dituen nork bakoitzak hurbilen sailkapenerako zikinontziak.

Euskal Hirigune Elkargoaren eta Bearnoko Herri Elkargoaren borondatezko ekarpen gune guztiak ageri dira tresna horretan!

Neurrigabe erabiltzekoa duzu!

Aipa dezagun ere sailkapenari buruzko webgune bat, non sailkapena behar bezala egiteko behar diren informazio guztiak atzeman litezke!

Sailkapen aginduen webgunea.fr (leiho berria)

Bil ta Garbi Sindikatua: aholkuak

Birzikla litezkeen hondakinak horretarako lekuetara sartzeko ohar bat… eta joko bat “Bidezko sailkapena”!

Bil ta Garbi web orria (leiho berria)

Ingurumena zaintzea

Egunero, etxeko gainestalkien sailkapenari eta birziklatzeari esker, ingurumena zaintzen parte hartzen dugu. Isurtzen ez den CO2 kopurua gehi ura, energia eta natura baliabideak zaintzen direla hainbat ekarpen dira klima berotzearen aurka!

2017an, frantses bakoitzak etxeko gainestalki hondakinetan 49,3 kg sailkatu ditu batez beste… 1992an, sailkapenarekin hasi ginenean, zenbait kilo berina besterik izan ez zirelarik. Jokamolde hori, egun, geure kontsumitzaile ohituretara ekarria dugu guztiz eta frantsesen % 88 aritzen dira birziklatzen*.

Gainestalkiak birziklatzen dituen lau senideko familia batek urtean 115 kg CO2 gutxiago isur daitezen lortzen du, hau da, autoan 717 km egitearen heina, eta 688kwh aurreztea, hau da, 4590 oren telebistaren heina. Behar bezala sailkatuz, hala kantitatean nola kalitatean, bigarren bizitza eskaintzen diegu geure etxeko gainestalkiei. Halatan, bada, gainestalkien materialen arabera, erabilera mota anitz dago.

Altzairuari dagokionean:

Altzairuaren % 50a berreskuratu altzairuzko burdineriatik atera duten altzairua da. 850 kontserba ontzirekin, adibidez, garbigailu bat egin liteke.

Aluminioaren kasuan:

Ekoizten den aluminioaren % 30 birziklatzetik datorkigu jadanik. Aluminioa % 100ean birzikla liteke eta mugagabe. 250 edari ontziño birziklatuz bizikleta baten koadro bat ekoitzi liteke.

Janari brikei eta kartoiei dagokienean:

Janari briken eta kartoien birziklapenak egurra aurrezteko aukera ematen du. Sei zopa brik behar dira komuneko papereko bilkari bat osatzeko.

Plastikozko botila eta flaskoetan:

Petrolioaren eraldatzetik sortuak, birziklaturiko botila eta flaskoak bi motatakoak dira: Botila gardenak edo PET eta opakuak edo PEHD. Gure botilak ehun zuntzak bilakatzen dira, ibilgailuen industriarentzako betegarria, hiriko hodi edo altzariak edo plastikozko botilak…

Eta berina dela eta:

Berina % 100ean birziklatzen da eta mugagabe. Tona bat berinazko gainestalki birziklatuz 660 kg hondar eta 100 kg kare aurrezten dira.

2017an, Frantzian, birziklatu gainestalkien maila % 68koa izan da. Birziklapen horri esker, 1,6 milioi tona Co2 ekiditen dira urtean, hau da, 762 000 autoren urte oso bateko heina gutxiago errepideetan. Material berriak erabiltzea saihestuz, birziklapenak ura aurrezten laguntzen du eta berrizta ez litezkeen natura baliabideak (petrolioa, gasa, uranioa, burdina, bauxita…) zaintzen. Azkenik, airearen azidifikazioa eta uraren kutsadura murrizten laguntzen du.

Egun, birziklatu produktuetaz inguraturik gara; birziklapena errealitatea denaren adierazgarria da hori.

Hartara, ekonomian, gizartean eta ingurumenean arrakastatsu izateko printzipioa betez, elkarrekin ari gara gure lurra zaintzeko erronka handia altxatzen.

*Iturria, kopuruak, 2017. urteko Citeo Txostena

Navigation de l’article