Herriko bizitegiak sasoiko langileentzat – 2026ko kanpaina 

Hendaiako Udalak 2026ko kanpaina abiarazten du, sasoiko langileentzako herriko bizitegiak esleitzeko.

Bizitegi horiek udan zehar mobilizatuak diren sasoiko langileak eta agenteak errezibitzen dituzte, 2026ko maiatzaren 1etik urriaren 31ra. Eraikinak 11 logela eta espazio komun hornituak ditu, jarduera turistikoari lotu langileen beharrei egokituak.

Txostenak aurkezteko bi epe

  • 2026ko otsailaren 1a baino lehen, lehen esleipen batzordearentzat
  • 2026ko ekainaren 1a baino lehen, bigarren batzordearentzat

Txosten osatugabeak edo baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira onartuko.

Hautatuak izanen diren hautagaiak e-mailez kontaktatuko dira.

Lekuetara sartu aitzin, eskatuko da:

  • izenpetutako lan kontratuaren kopia bat
  • 300 euroko fidantza
  • etxebizitza-aseguruaren ziurtagiria
  • barne araudia eta okupazio hitzarmen bat izenpetzea

Alokairua: 300€ hilabetean

Xehetasun guztiak eta hautagaitza aurkezteko moldeak:

Frantsesez: https://www.hendaye.fr/fr/documents-divers/offre-hebergement-saisonniers/