Herriko Etxeak sare sozialetan argitaraturiko iruzkinak kudeatzeko politika bat plantan ezarri du.
Aplikazioa eremua
Gutun hau Herriko Etxeak baliatzen edo baliatuko dituen sare sozial guzietan aplikatuko da, besteak beste honakoetan (zerrenda ez osoa): Facebook, Threads, Instagram, LinkedIn, WhatsApp eta YouTube.
Legezko mugak
Herriko Etxea argitaratzaile gisa ari da bere Facebook erakunde-orrialdean. Horren harira, argitaratzen dituen edukien eta loturiko iruzkinen erantzule izaten da, indarrean den legearen arabera.
Moderazio politika hori honakoetan oinarritzen da:
- Ekonomia numerikoaren fidagarritasunerako 2004ko ekainaren 21eko 2004-575 zkdun legea (LCEN)
- 6. artikulua: publikoari zuzenduriko lineako komunikazio zerbitzuko argitaratzailearen erantzuletasuna
- Itxura guzien arabera legez kanpo diren edukiak berehala kentzeko betebeharra, jakinean izan bezain laster
- Iritziei dagokienez berdintasunaren arau konstituzionala aplikatzea (konstituzioaren 3. artikulutik atera ondorioa, jurisprudentzia gorena (2009ko apirilaren 8ko CE 322420 zkdun)
- Kolektibitateak duen moderatzeko ahalmena: LKKOko L2121-29 artikulua
Hauteskunde-kodea
L52-1 artikulua: erakundearen komunikazio baliabideak hauteskunde-propaganda egiteko xedez erabiltzeko debekua, hauteskundeak iragan aitzineko sei hilabeteetan
Betebehar hori lurraldeko kolektibitateei aplikatzen zaie zerbitzu publikoaren neutraltasuna bermatzeko gisan
Prentsaren askatasunari buruzko 1881eko uztailaren 29ko legea
Gaitzerrate, laido eta herra pizteko probokazioaren errepresioa
Zigor kodea
Bereizkeria, herra edo bortizkeria pizteko probokazioari dagozkion neurriak
Jazarpena eta bizi pribatua zikintzearen aurkako geriza
Arau nagusiak
Herriko Etxeko erakunde-orrialdeak herritar guziei zuzendua den informatzeko eta trukatzeko eremu bat dira.
Herriko Etxeak iritzien agertzea eta elkarrizketak akuilatzen ditu, pertsonen, erakundeen eta legezko mugen errespetuan.
Elkarrizketen kalitatea eta zerbitzu publikoaren neutraltasuna segurtatzeko gisan, Herriko Etxeak beherean zehazturiko arauak hausten dituzten iruzkinak moderatzeko, kukutzeko edo kentzeko eskubidea ematen dio bere buruari.
Baimenduak ez diren iruzkinak
Honako iruzkinak moderatuak edo kenduak izan daitezke.
- Legez kanpo edo argiki desegokiak diren edukiak
- Solas laidogarri, gaitzerraile edo diskriminatzaileak
- Pertsona edo talde baten aurka herrara, bortizkeriara edo bereizkeriara akuilatzea
- Jazarpena edo eraso pertsonal errepikakorrak
- Eduki pornografikoak edo bortitzak
- Bizi pribatua zikintzea edo datu pertsonalak zabaltzea baimenik gabe
- Spam eta gaitik kanpoko edukiak
- Eskatu gabeko merkataritza- edo sustapen-iragarkiak
- Mezu errepikakorrak edo argitaraturiko gaiarekin loturik gabekoak
- Esteka susmagarriak edo erabiltzaileen segurtasuna kaltetuko luketenak
- Azpijokoa eta usurpazioa
- Nortasuna usurpatzea edo profil faltsuak sortzea
- Argiki makurrak edo engainagarriak diren berriak gertaera egiaztatutzat zabaltzea, herritarrak uste makurrera eroraraziko lituzkeenak herriko ekintzari edo erakundeen ibilerari buruz
- Gaitik kanpoko iruzkin eta ekarpen behargabekoak, gatazkatsuak eta funsgabeko solasak
- Kanpoko esteka batzuetara daramaten estekak, haien edukiak Frantzian indarrean diren arauak eta legeak hautsiko lituzketelarik edo Hendaiako Herriko Etxearen esparruan sartzen ez direlarik
- Gehiegizko ekarpenak “SMS mintzairan” eta hizki larriz
- Galdera pertsonalak
- Mezu politikoak eta alderdikariak, hala inplizituak nola esplizituak
- Emazteen, politikarien eta hautetsien edo herriko langileen aurkako eraso pertsonalak
Halaber, sare sozialen orrialdeetan argitaraturiko iruzkinak ezin dute nehola ere honakoek osatu (zerrenda osoa izan gabe):
- Ordainpeko abonamendu bidez baizik helgarri ez diren webguneen edukiak,
- Egile eskubideak edo antzekoak, datu baseei aplikatzen zaien eskubidea, irudi eskubidea eta bizi pribatuaren datu pertsonalen gerizaren errespetuaren aurka doan mezu oro, edo indarrean den legezko edo araudizko beste edozein neurri hautsiko lukeena.
Bestalde, plataforma desberdinen baldintza orokorrak aurkitzeko:
- Facebook sare sozialarena bere webgunean
- Instagram sare sozialarena bere webgunean
- YouTube sare sozialarena bere webgunean
Lurraldeko kolektibitateek arau zorrotzak bete behar dituzte komunikazioaren mailan hauteskunde eta hauteskunde aitzineko garaietan. Hauteskunde-kodeak hautagai bat edo batzuk sustatzeko baliabide publikoak zuzenean edo zeharka erabiltzea debekatzen du. Legezko neurri horrek komunikazio numerikoko erakunde-tresnak erabiltzea debekatzen du, besteak beste, hauteskunde-propaganda dutelarik xede. Ondorioz, orrialdearen erabiltzeek ezin dute politika kutsuzko adierazpenik zabaldu. Hautagai edo iritzi politiko baten alde edo aurka esku hartzea edo agertzea debekatua da orrialdea horietan eta ondorioz kendua izanen da aitzin abisurik gabe.
Bereizketa garrantzitsua
Iritziak agertzea, ekintza publikoaren kritika arrazoituak, tokiko politikei dagozkien galderak edo ideia orokorren eztabaidak haizu dira, hauteskunde-propaganda mezu bat ez diren heinean, hauteskunde-kodearen adieran, eta gorago aipaturiko arauak errespetatzen dituzten heinean.
Moderazio engaiamendua
Herriko Etxeko zerbitzuek dute moderazioa segurtatzen, astelehenetik ostiralera, lan orenetan.
Seinalaturiko iruzkinak ahal bezain laster aztertuak dira.
Moderatzeko erabakiak alderdikeriarik gabe hartuak dira, politika honetan adieraziriko arauen arabera eta horietan oinarriturik.
Gurekin harreman sar zaitezke zuzenean sare sozialeko barne-mezularitzaren bitartez, edo helbidera idatziz.
Erabiltzaileen erantzuletasuna
Herriko Etxeko Facebook erakunde-orrialdean iruzkin bat argitaratuz, erabiltzaileak bere solasen erantzule dela onartzen du, eta iruzkinen kudeaketarako politika hau eta indarrean diren legezko mugak errespetatzea hitzematen du.
Erabiltzaileak arau horien aurka iruditzen zaizkien edukiak seinalatzera gomitatuak dira.
Erantzuletasunaren mugak
Hedabide sozialetan eskuragarri diren datuen eta edukien erabilerak ez duke nehola ere Hendaiako Herriko Etxearen erantzuletasuna jokoan ezarriko.
Bestalde, iruzkinetan ager daitezkeen berri faltsuei erne egotera akuilatzen zaituztegu, batez ere urgentziazko kasuetan edo larrialdi egoeretan, hor baitira egiaztaturik gabeko berriak lasterrago zabaltzen, loturak egiteko eta egiaztatzeko lana eskatzen duten berriak baino.
Kontu ezezagun batetik jalgiriko berriak egiatzat ez eduki nehoiz.
Gutuna errespetatu ezean?
Gutun hau errespetatu ezean, Herriko Etxeko komunikazio zerbitzuak iruzkina kukutzeko eskubidea ematen dio bere buruari aitzin abisurik gabe, baita, beharrez, legezko mugak errespetatzen ez dituzten esku hartzeak plataformari seinalatzeko eskubidea ere.
Erabiltzeko baldintzak
Ahal bezain garden jokatzeko gisan, honako arauak errespetatzera akuilatzen zaituztegu:
- Jendetasuna eta errespetua erakutsi denen aldera.
- Zure iruzkina argitaratu aitzin, elkarrizketaren gaiari lotua den egiaztatu.
- Iruzkina hizki larriz idaztea ez da gomendatua, maiz “oldarkor” kutsua ematen duelako.
- Denek ulertu eta irakur dezaten, “SMS” mintzaira eta laburdurak baztertu.
- Egile eskubideak, irudi eskubideak, merkataritza eskubidea eta bizi pribatuaren errespetuaren aldetik zuzen jokatzea zaindu iruzkin bat edo irudi bat argitaratu aitzin.
- Probokatzeko edo liskarrak sortzeko xedea dutenekin eztabaidatzen denborarik ez galdu.
Harremanetarako
Moderazio politika honi loturiko galdera ororako, Herriko Etxearekin harremanetan sartu harremanetarako inprimakiaren bidez.