Egiazko Utopien Zinemaren Festibalaren 2. Aldia

Iaz, festibal horren lehen aldiak ukan zuen arrakastak bultzaturik, Egiazko Utopien Zinemaren Festibalak bigarren aldia biziko du datozen urriaren 4 eta 5ean «Lurraldeetan bestela bizi» gaiaren inguruan.

Dokumental labur eta luze zenbaiten inguruan,  ekitaldi horrek ekimen berritzaile horietako batzuk zabalago ezagutu eta haien inguruan eztabaidatzea proposatzen dizue.

Hendaiako Variétés zinemagelak hartuko du festibala eta gizarte berrikuntzarekin loturiko gai zenbait erakutsi eta aztertuko dira festibalean.  Aurten, biztanleen ekite ahala aztertuko du, batez ere hirien inguruan gero eta saretuagoak diren metropoli lurraldeak, hiri inguruneak eta ondoko landa eremuak sortzen. Biztanleek leku horietan duten lekuaz eta egun hartzen ari diren lekuaz galdetuko du. Zein gizarte berrikuntzak gizartea (ber)egiteko? Zer irakasten digute “bestela bizitzen” saiatzen diren gizarte eragileen ekimenek?

Gai bakoitzaren sarrera zientzia eta arte batzorde batek hautatu dokumental bat izanen da, ikerlari batek, filmaren egileak eta bertako aktore batek animatuko duten eztabaidarako oinarri izan dadin.

Egitarauan, 8 film eta 7 mahai-inguru:

Urriak 4, ostirala:

9:30: Festibalaren irekitze ekitaldia

Hiria berreskuratu edo biztanleen ekite ahala
10:00: Pile, permis de démolir
11:30: Les grands voisins

Elkarteak nonahi : enpresagintzaren zerbitzura ala prekarietatearen aurka
14:30: L’échappée solidaire
17:00: Défi de solidarité

Urriak 5, larunbata:

Biharko hiria pentsatu – biztanleen zerbitzuko hirigintza asmatu
9:00: La ville autrement
11:15: L’épopée du déchet

Gizarte ekintza, ekonomia eta ingurumen asmodun tokiko ekimenak – bestelako aukera sistemikoak
14:30: Notre-Dame-des-Landes, la reconquête
16:45 : Parlons utopie 19: 00 : Festibalaren saria ematea

Iaz bezala, Seignanx-eko Lan Arroko Batzordeak antolatzen du ekitaldia Crisalidh eta IFRIS partaideekin batera, Hendaiako Herriko Etxearen eta Akitania Berriko Eskualdearen sostengu gogotsuarekin.

1.egunerako txartela (bazkaria barne): 30 € / 2 . egunerako txartela (bazkaria barne): 35 €; 2 egunetarako txartela (2 bazkari barne): 60 €.
2. Variétés ziemagela, Antzerki karrika 10, 64700 Hendaia

Navigation de l’article