Nortasun txartelak eta pasaporteak

Nazio nortasun txartelen eta pasaporteen eskariak jasotzeko baliabide zentralizatua zerbitzua ematen hasi zenetik emendatzen joan da Herriko Etxearen gai orokorren zerbitzuaren leihatilan bideratu dituzten eskarien kopurua eta hori eman den zerbitzuaren kalitatearen kaltetan gertatu da.

Hitzordua har ezazu

Administratuei ematen zaien zerbitzua nabarmen hobetzeko, igurikatze aldiak laburtzeko eta inor alperrik etor ez dadin Herriko Etxera, zerbitzuak aitzinetik hitzordua hartu beharra emanen du plantan 2019ko uztailaren lehenetik goiti nazio nortasun txartelen edota pasaporteen eskari edo berritze dosier oro aurkezteko.

Ordutegia:

• Astelehenetik ostiralera
• 8:30etik 11:30era
• eta 14etatik 17etara

Hitzordua hartzeko, erabiltzaileek honako bi aukera hauek dituzte:
• zuzenean Herriko Etxearen harreran hartzea
• telefono honetan: +33 (0)5 59 20 99 58
Bost minutuz berandutuz gero, hitzordua bertan behera utziko da.

Dokumentuak ematea

Nazio nortasun txartelen edota pasaporteen ematea hitzordurik hartu gabe eginen da astelehenetik ostiralera, 8:30etik 11:30era eta 14etatik 17etara, eta soilik interesatuari zuzenean emanen zaio.
Aldaketa garrantzitsu horren xede bakarra erabiltzaileei kalitatezko harrera eskaintzea da, bai eta zerbitzu publikoa ongi funtziona dadin beharrezkoa den konfidentzialtasuna ere.

Gaur egun, nortasun agiriak (nazioko nortasun agiria, pasaportea) eskuratzeko epea bi hilabetekoa da.
Ez dago dispentsarik, lan edo osasun bidaietarako izan ezik (egiaztagiriak aurkeztuz gero).

Navigation de l’article