Txingudi Korrika lasterketa

Irun eta Hondarribiko Bidasoa Atletiko Taldeak eta Hendaiako Urpean Subaquatique Club izeneko klubak, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoaren partaidetzarekin, TXINGUDI KORRIKA LASTERKETAREN XXI. ALDIA antolatuko dute 2019ko urriaren 5ean, larunbatarekin; lasterketa Hendaiatik Hondarribiraino joanen da, Irun ere zeharkatuz 10 kilometro justu-justu dituen ibilbide eder batean.

Irristailukoak oinezkoen lasterketa baino 10 minutu lehenago abiatuko dira, hau da, 16:20an.

Zirkulaziorako agindua ikus

Ibilbidea honako hau izanen da: Abiapuntua Laranjondoen karrikan, Floridako biribilgunea, Txingudi Badiako etorbidea, Leclerc jeneralaren etorbidea (Txingudi Badiaren etorbidearen eta De Gaulle jeneralaren etorbidearen arteko zatian), De Gaulle jeneralaren etorbidea (Beltzeneko karrikaren eta Azaroaren 11ko karrikaren arteko zatian), Azaroaren 11ko karrika, Euskaldunen karrika, Merkataritza karrika, Deportatuen karrika, De Gaulle jeneralaren etorbidea (Deportatuen karrikaren eta Espainiako etorbidearen arteko zatian), Pausuko errepidea, (Espainiako etorbidearen eta Santiago zubiaren aterabidearen arteko zatian – zirkulazioaren kontrako norabidean), Santiago zubia Espainiarako norabidean.

Navigation de l’article