SDIS zentroak Hendaian formatzen ditu hego-mendebaldeko zona osoko urpekariak

Herriak ohitura duen bezala hartu ditu urpekaritzako “Sécurité civile de niveau 1” (1. mailako segurtapen zibila) deitu formakuntzaren diploma jaso berri duten 2019. urteko suhiltzaileak.

SDIS 64 izeneko zentroa da Akitania Berri osoan eskafandralari autonomo arinen formakuntza emateko baimena duen zentro bakarra eta ia lau astez aritu da Gers, Gironda, Garona Garaia, Vienne eta Pirinio Atlantikoak departamentuetatik etorri suhiltzaileei formakuntza hori eskaintzen.
Indarrean diren arau berrietara egokitzeko, SDIS 64 zentroak logistika baldintza egokiak atzeman ditu Hendaian urpekaritza base federalean; baldintza egokiak ere ostatatzearen eta jatearen alorretan, Bella Vista zentroan. Horregatik guztiagatik, bai eta SDIS 64 zentroak alor horretan duen esperientziagatik eta ematen duen irakaskuntzaren kalitateagatik, arras azkarra da urraspide hori, aurten honako hauek gidari ukan dituena: Bonson komandantea, urpekaritzako Departamentu eta Zonako aholkulari tekniko eta formakuntzaren zuzendaria; Badets axudantburua, aholkulari tekniko eta pedagogiaren arduraduna; Ducheneaut axudantburua, eta Blanchard sarjentuburua, aholkulari teknikoak.
Ikasle guztiei goresmenak eman zaizkie, azkarki engaiatu baitira eta, hartara, zeregin horretarako behar diren gaitasun guztiak bereganatu baitituzte. Har dezagun gogoan zeregin hori arriskutsu gerta litekeela prozedurak zehatz-mehatz bete gabe arituz gero. Diploma eskuratu duten 9 suhiltzaileak segurtapen zibileko egitekoetan engaia litezke gaurdanik (urgaineko eta urpeko eskuhartzeak).

 

Navigation de l’article