Aste urdin belaunaldiarteko eta mugazgaindikoa 2019

GEUZak aste urdina antolatzen du urriaren 7tik 12ra. Horren karietara, adinekoekin aritu ohi diren partaideak (GEUZa, Haizpean zahar etxea, CASER egoitza, Denentzat gizarte zentroa, …) mobilizatzen dira. 

Aste horretan, adinekoentzako hainbat animazio antolatzen dira, gure gizartean adinekoek duten gizarte zeregina eta lekua berresteko.
Aste urdin horren gidalerroa belaunaldiartekoa izanen da, sukaldaritza lehiaketa batekin, Hendaiaren historiari buruzko altxor bilaketa batekin edota mahai jokoetan aritzeko arratsalde batekin.
Horrez gain, aurten, prebentzioa eta jardueren ezagutza izanen dira lehen lerroan: arratsalde bat yoga ezagutzeko, gitarra jotzen ikasten hasteko eta minei aitzina nola hartu ezagutzeko, kinesiologo batekin eta naturopata batekin. Jarduera horiek guztiak leku berean izanen dira adineko jendeek ekintza orotan parte har ahal dezaten.
Azkenik, adineko hendaiarren argazki erakusketa bat izanen da aste osoan zehar mediatekan ikusgai. Adinekoek, adin orotan, gizartean duten lekua (urririkako laguntzaileak, zahar etxeetan, jardunean…) azaldu nahi digu erakusketa horrek. Elkarlanean eginik dute adinekoekin lanean ari diren tokiko eragileek, proiektuan parte hartu nahi ukan duten adinekoek eta lan hori guztia irudietan eman duten bi argazkilariek, Bertrand Bayle eta Serge Minguet argazkilariek, hain zuzen ere.

Aste Urdinaren egitaraua ikus eta telekarga(pdf - 543,28 KB - nouvelle fenêtre)

Une nagusiak

  • Hendaiako adinekoen portreten erakusketa – Argazkiak Serge Minguet eta Bernard Bayle-renak. Urriak 7 astelehena Hegoaldea plaza.  Urriaren 8tik 19ra – Mediatekan
  • Prebentzioa: Jardueren ezagutzea: – Yoga, «Mugituz zahartzea: ariketa fisiko egokituko saioa»,  Osasuna, min kronikoak Hegoaldeko plaza. Gitarra zure eskura
    (lehen irakaspenak) Lanetik Egina elkartea –  Urriak 7 astelehena Hegoaldea plaza. 15:00-17:00
  • Urriak 9 asteazkena 19:30 • Harrera gormanta gaualdia GEUZak eskainirik. 20:00 • Hitz hartzeak, Valentin Haüy elkartearekin 20:30 • Filma « l’oeil du tigre » (tigrearen begia) egiazko gertakaria. Variétés zinemagelan. Emanaldiaren prezioa: 2 €

Aste urdina belaunaldien artekoa eta mugazgaindikoa ere izanen da

  • Urriak 8 asteartea 10:30 • Hondarribian: Mugazgaindiko eta belaunaldiarteko sukaldaritza lehiaketa. Hendaiako, Irungo eta Hondarribiko adinekoen eta Aizpurdi Lanbide Lizeoko ikasleen parte hartzearekin. Caser residencial Betharram.
  • Urriak 9 asteazkena 14:00 • Mahai jokoak, belaunaldiarteko karta txapelketa, Hendaiako adinekoekin eta DenakLagun elkartearekin.Haizpean Ostatatze Gabeko Aisialdi Zentroan.
  • Urriak 10 osteguna 10:00 • Belaunaldiarteko altxor bilaketa eta gero buffeta. Denak Lagun elkartea.
  • Urriak 10 osteguna 14:00-16:30 • Pausaldia kafe gormant batekin eta estetika zerbitzuekin, urririk, Aizpurdi lanbide lizeoan.
  • Urriak 12 larunbata 10:00-12:00 • Antzerki tailerra senitartean, euskaraz. Chimères antzerki taldea. Denentzat Gizarte Zentroan.

Egitaraua dibertigarria izanen da ere

  • Urriak 8 asteartea 15:00-17:00 • Boletan aritzea Boules Hendayaises elkartea
  • Urriak 11 ostirala 10:30-12:00 • Berriz zelara igan, seguruago ibiltzeko. Recycl’arte elkartea. Bidasoa Ordokian.
  • Urriak 11 ostirala 20:00 • Antzerkia « Toujours folles » (Beti ero) Biriatuko Aintzinat elkarteko adinekoek jokatua. Soko gelan. Orori zabalik. Urririk.

Argibideak eta izen emateak (badira oraindik lekuak):

Gizarte Ekintzako Udal Zentroa – Telefonoa  +33(0)5 59 48 23 10

Antolatzaileak

GEUZa, Haizpean zahar etxea, DENENTZAT gizarte zentroa

Partaideak

Ville d’Hendaye (services Culture et Accueils de loisirs), Lycée professionnel Aizpurdi, Collège Irandatz, associations Denak Lagun, Recycl’arte, le théâtre des Chimères, Lanetik Egina et Caser Residencial Betharram.

Navigation de l’article