Ekokeinuak: zure ideiak urrunago joateko

Abenduaren 12 asteartean, 18:00etan, Gaztelu aretoan, zatoz Herriak energia soiltasunaren alde egin dituen aitzinamenduak ezagutu eta eraikin publikoak energian zuhurragoak izan daitezen jarduera berriak proposatzera.

Herriak, energia soiltasunerako bere planaren harira, bi erronka bota ditu energia aurrezteko: ACTEE CUBE Herria eta ACTEE CUBE eskola. Nazio mailako energia berriztapenerako programaren (Lurralde Kolektibitateen Ekintzak Energia Eraginkortasunaren alde-Actions des Collectivités Territoriales pour l’Efficacité Énergétique-ACTEE) barnean antolatu lehiaketa horiek hautagai diren herriak berehalako eta iraunkor izanen diren energia murrizketetarako bidean urtebetez laguntzeko xedea dute.

Haratago joan eta eskolen eta eraikin publikoen mailan eredugarri bihurtzeko, eragile guztiek behar dute aritu. Ikasleek, udal langileek, elkarteek, erabiltzaileek, bisitariek… guztiak bil eta elkarrekin, eskuz esku, egin behar dugu aitzin ororena dugun eta elkartzen gaituen erronka bat altxatu nahirik energia soiltasunerako borondatezko urraspide batean.

Urtebetez (urte zibila Herriarentzat eta ikasturtea eskolentzat), lehen mailako 5 eskolak eta Ikastola, bai eta udal langileak, udal hornikuntzen erabiltzaileak… Cerema eta Ifpeb erakundeek lagunduko dituzte energia zuhurki eta egoki erabiltzearen aldeko ohartarazte horretan.

Zatoz gurekin urraspideaz gehiago jakitera eta zure ideiak proposatzera!

Navigation de l’article