EUSKAL HERRIKO HERRIARTEKO PUBLIZITATEAREN GAINEKO TOKIKO ARAUDIA

Abian da gure lurraldean publizitate alorrean, idazkunen eta aitzinidazkunen alorrean (panel kopurua, zabalera, argidun izaera… ) arauak zehazteko asmoa duen Euskal Herriko Herriarteko Publizitatearen gaineko Tokiko Araudiaren prestaketa. Egun bidean dugu eta lurralde osoan egin diagnostikoak dauden publizitate eta idazkunen egoera emanen digu eta indarrean den araudiaren betetzeari buruzko puntua eginen.

Nola ikus kutsaduraren aurka borroka? Nola gure paisaiak babestu eta balioan eman gure tokiko ekonomiaren erakargarritasuna ere atxikiz? Galdera horiek guztiek arrapostu kolektiboa merezi dute!

Diagnostiko horri buruzko jendeen aditze bilkura publikoak antolatu dira:

  • 2023ko abenduaren 14 ostegunean, 18:30ean, EHEren egoitzan – Foch hiribidea 15, Baionan
  • 2023ko abenduaren 19 asteartean, 18:00etan, Donibane Garaziko herriko etxean, Ohore aretoan,
  • 2024ko urtarrilaren 10 ostegunean, 18:30ean, Donapaleuko EHEren Elkargo Etxean – Justizia Jauregiaren karrikaren 35ean

Navigation de l’article