ELKARREKIN JOLASTEKO

3. « Topaketa alaiak » (Rencontres Enjouées) dotrren azaroaren 18 eta 19an izanen dira Gaztelu Aretoan.

Bertan elkarteak, sortzaileak, herriko zerbitzuak, eta artistak bilduko dira dira familiak jostarazteko.

Joko postuak, instalazioak, sormen tailerrak, ikusgarriak eta Escape Game bat (izen emaitea bertan) proposatuak izanen dira asteburu guzian 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara.

UNIBERTSOAK:

  • Udal ludoteka elebiduna: girotzeko gizarte jokoak (larunbata)
  • Udal mediateka: liburua eta josta liburuak
  • Lyme Euskadi elkartea: egur jostailuak
  • Petites Têtes dans les Nuages deitu kolektiboaren goxoak
  • « La grande illusion » liburudendaren karabana
  • «Animaré 64» elkartea: Escape game. 7 urtetik goitikoentzat. Izena eman behar da lekuan bertan.
  • Joko sortzaileen lantegia « Des formes formidables » (molde harrigarriak) (3 urtetik goiti). Kultura saileko bitartekari batek moldeekin jostatzera gonbidatzen zaituzte, puzzleak bailiran apailatzera, senitartean marrazki orijinalak egiteko geometria eta itxuratzea nahastekatuz.
  • Haur-Gurasoen laguntze lekua, Trait d’Union elkartea (gurasoentzat eta 0-6 urte arteko haurrentzat). Trait d’Union elkarteko gurasoek gidaturik, familiek beste gurasoekin esperientziak partekatuko dituzte eta gurasoen laguntze eta aditzean aditu diren profesionalekin mintzatuko dira.
  • Irandatz eta Dongoxenia haurtzaindegiak: Txiki-txikienentzako lantegi eta jostetak.

LANTEGIAK:

  • Les petites voix (ahotsñoak); gidaria: Co-Lithai
  • Les petites créations (sorkuntzatxoak); gidariak: COCO PiK, Lolotte eta Annick
  • Petit vol de Cerf-volant (Haize farfailaren hegalditxoa); gidaria: Jasper
  • Les maquillages d’Animôme (Animôme-ren makilajeak)
  • «Petit atelier» (lantegitxoa); gidaria: Clémentine Bouchot
  • «Petit atelier» (lantegitxoa); gidaria: Camille Feyri

TOPAKETAK:

  • Anatole, bihotzen konpontzailea» Lehen oski garbitzaile edota beiralari ibiltariak zeuden. Orain Anatole dugu, bihotzen konpontzailea. Hortxe da, isilik… eta zuen topatzera etorriko zaizue.
  • Monsieur Skotx (Skots jauna): ikuskizun ttipia > ESZENATOKIAN: 10:30, 12:00, 15:00, 16:30
  • Le roi des manettes (Giderren erregea): bideojoko erronka.
  • «Les Papattes»: Nicolas Bonnaud «les Papattes» jostailuaren egilearen erakustaldi eta mintzaldia.
  • ESZENATOKIAN: 11:00, 17:00
  • Le jardin Musical (Musika baratzea): ikuskizuna: Cécile Garcia. Hainbat abere, zein baino zein maitagarriagoak, gertatuko diren baratzea da. Pertsonaia guztiek ikusle txikien laguntza beharko dute abenturan aitzin egiteko…
  • ESZENATOKIAN: 14:00, 15:30
  • Le bal des drôles (xelebreen dantzaldia): «Rock & Roll urteak» behereko zabaldegian. 16:00etatik goiti.
  • «START!», Samuel Stento-ren antolaketa. « START! » familientzako erakusketa elkarreragilea da “rétrogaming” delakoari buruzkoa, 80 eta 90 urteetako bideojokoei buruzkoa. Halatan, bada, gurasoak haurrak bezainbeste xarmatuko ditu.

TOPAKETA ALAIEN INGURUAN

ERAKUSKETA:

«HAURREN MAILAKO SORKUNTZAK»

Azaroaren 20 astelehenetik 24 ostiralera

10:00-12:00 eta 13:30-17:30

Lau egunez, Camille Feyri artistak “haur mailako lanen” erakusketa bat proposatuko du, eta, behingoz, helduek burua makurtu beharko dute unibertso artistiko ezberdinak ezagutzeko.

Sartzea eta tailerrak urririk.

Navigation de l’article