Bigarren bizitza udal igerilekuarentzat

Udal igerilekuaren deseraikitzearen harira, desagertzera doan hornidura publiko horren berrerabiltze urraspide bati ekitea hautatu du Herriak.

Atzo, azaroaren 13 astelehenean egin musikazko jostaldiaren ondoren, «Ekilorea» desmuntatzeari ekinen zaio orain.

Egiteko molde iraunkorra

Herriak, bere energia soiltasunerako planaren harira, galdeketa bati ekin dio horniduraren deseraikitzea dela eta, zeinean, besteak beste, enpresa espezialdu bati esleituko zaion berrerabilererako zati bat baita. Zureria eta zurgintza elementuak berreskuratuko ditu beste obretan erabiltzeko. «Ideia ahal den guztia berreskuratzea da oraindik balia litezkeen elementuak eta materialak bota ordez» azaldu du Elise Bret kolektibitatean obraren ardura duenak. Horrez gain, Biscarrosse Herriak, ekilore igerilekuen piezetan espazialduriko enpresa batek eta 70. urteetako arkitektura aitzinfabrikatu eta modularren bildumagile batek interesa azaldu dute. Lehena oraindik funtzionatzen duen bere igerilekuan baliatuko dituen elementuak hartzera etorriko zaigu; bigarrenak Frantziako beste Ekilore igerilekutan birkokatuko ditu elementuak. Hirugarrenak, Julien Recours bildumagileak, ondare hori begiratu eta argitara ematen du erakusketen bidez. Arte horretan, Herriaren zerbitzu teknikoek hainbat material berreskuratu dute jadanik, batez ere dutxuloak, dutxak eta barne antolaketako elementuak, udal eraikinetan erabiltzeko.

«Ekilorea» igerilekuaren historia berreraikitzea

Bi egun dira Julien Recours igerilekuan kokatu dena; ezagun zitzaion jadanik lekua. Orain dela zenbait urte, herriak harlekua berregin zuen garaian, Frantziako Ekilore igerilekuen inbentario baten karietara etorri zen jatorrizko harleku mahaia jasotzeko; gerora bere bildumetan erakusten du.

Hainbat urte dira bildumagile horrek, Bernard Schoeller arkitektoa ongi ezagutu duen bilduma egile horrek, suntsitzetik begiratzen dituela elementuak erakusketa iraunkorra antolatze asmoz, Ekilore igerilekuari buruzko liburu bat argitaratzeaz bat. «Orain nahi ditudanak ur aska alde teknikoetatik bereizten dituen Matra enpresak fabrikatu horma modular enblematikoak dira. Guztiz bihotz-betegarria zait ereduzko eraikuntza herrikoi hau argitara ematea» dio Julien Recours bildumagileak, 2024ko olinpiar jokoen oihartzunean. 

 Hona zenbaiten hitzak:

«Hendaiarentzat 44 urtez harrotasun bide izan den tokiko ondare horren begiratzeko aukera emanen duen balioan emate horrek bozkariatzen nau», Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapeza

«Birrerabiltzeak bigarren bizitza eskaintzen die eraikitze materialei. Urraspide horrek nabarmen laguntzen du eraikuntza sektorearen ingurumenaren gaineko eragina gutxitzen. Hondakinen ekoizpena gutxitzeko zentzuz beteriko estrategia da», Chantal Kehrig-Cottençon, Lanen eta Hirigintzaren ardura duen lehen auzapezordea.

«Udal igerilekuak ez du erabat agur erraten. Pozgarri zait hornidura horren zati batek iraun ahal dezan eta oraindik beste udal igerilekuetan eta gure kirol eraikinetan zerbitzua eman dezan», Jean-Michel Arruabarrena, kirolaren ardura duen auzapezordea.

Navigation de l’article