1999az geroztik, azaroaren 25a emazteei eraginiko bortizkerien kontrako borrokaren eguna da. 20 egunez, genero, sexu eta familia barneko bortizkeriaren aurkako ekintzak obratuko dira.
Horren karietara, Hendaiako Herriko Segurtasunerako eta Delinkuentziaren Prebentziorako Tokiko Kontseiluko (CLSPD) familia barneko bortizkeriaren aurkako taldeak urte osoan eragile anitzekin egin lana baloratzeko aukera du.
UDALAK ANTOLATU EKINTZAK
AZAROAREN 10etik 30era
“A voix haute “Mediatekan: eegitasmoaren baitan, erakusketa Etcharry formakuntza zentroko ikasleen eskutik. Variétés zinegelan.
AZAROAREN 12an.19etan eta AZAROAREN 15ean 17:00etan
Zinema arratsa « Muganga, celui qui soigne » – Variétés zinegelan. Usaiako prezioak.
AZAROAREN 14an
20:30ean: Zine-eztabaida « L’évènement » Emazteen Etxeak eta Bagera-nous sommes elkarteak animaturik. Variétés zinegelan. 4€.
AZAROAREN 15ean
20:00etan: « The chronology of water » filma. Variétés zinegelan.
AZAROAREN 21ean
20:00etan: « La force des femmes » antzerkia, Les Galinettes konpaniaren eskutik. Gaztelu Aretoan.
AZAROAREN 22an
« Ogi eta farmazia boltsak” operazioa (biolentometroa).
AZAROAREN 24an
Ezkontideen arteko bortizkeriari buruzko sentsibilizazioa eta “Ez, ezetz da!” txapa banaketa. Irandatz kolegioko 5.eko ikasleen eskutik.