Erlaitzeko errepidea esperientzia gisa hestea: nola eraginen du zure egunerokoan?

Euskal Erlaitzaren errepidearen arazoak ukitzen dituen erakundeek (Estatua, Pirinio Atlantikoetako Departamendua, Euskal Hirigune Elkargoa eta Mugigarritasunen Sindikatua, bai eta Biriatu, Ziburu, Hendaia, Donibane Lohizune eta Urruña herriak) errepidea 2024ko maiatzaren 21etik ekainaren 7 bitartean hesteko esperientzia egitea erabaki dute, Erlaitzaren errepidea hesteak lurraldearen funtzionamenduan nola eragiten duen aztertzeko. Errepide hori kostaren higadura jasaten ari da eta egunero 9000-16 000 ibilgailurentzako ibilbidea da Hendaia eta Ziburu artean.

Hesteko esperientzia egin bitartean (oinezkoentzat ere hetsiko da), zenbatzeko puntuak kokatuko dira horren ordez auto gidariek erabiliko dituzten errepideetan trafikoa zenbatzeko. Gainera, biztanleek eta enpresek beren oharrak egin ahalko dizkiote nork bere herriko etxeari. 

Zenbatze puntu horiek (hirurogeitik gora ukituak diren 5 herrien eremuan) Erlaitzeko errepidean ibili ohi den trafikoa hetsiera bitartean hartuko duten herri eta departamendu bide nagusietan trafikoa aitzinetik eta ondoren neurtzeko kokatuko dira.

Horren osagarri, lurraldeko biztanleek, ikasleek eta beren senideek eta ekonomia eta gizarte eragileek beren egunerokoan bizitu dituzten arazoen berri eman ahalko dute honako e-helbide honetara idatziz:  esperientziarako hetsiera aldi osoan zehar.

Horren osagarri, enplegatzaileek, biztanleek, Erlaitzaren bidearen erabiltzaileek ukan dituzten zailtasunak zerrendatzeko bilkura antolatuko du Mugigarritasunen Sindikatuak hetsiera aldian zehar.

Adierazle kuantitatibo eta kualitatibo horien bitartez zerrendaturiko eraginen balioztapenaren arabera, ondorio txosten bat egin eta partzuerrekin partekatuko da, eta haiek, horretan oin hartuz, itsas hegiaren legeari baimen berezia eskatuko diote RD912 errepidea higadura handieneko puntuetan puntualki zertxobait gibelatzeko edota arrisku handiena duten lekuetan beste egokitze neurriren bat hartzeko, lurraldearen zerbitzurako ibilbide nagusi hori atxiki ahal izateko gutxienik 10 urtetarako, epe hori baita ekintza plana hedatzeko pentsatua.

Gehiago jakiteko
Ohar ofizialerako esteka: https://www.communaute-paysbasque.fr/a-la-une-2/actualites/actualite/fermeture-experimentale-de-la-route-de-la-corniche-du-21-mai-au-7-juin-2024

Navigation de l’article