«Sardetik sardexkara… Ez! Alderantziz!»  

Herriak elikaduraren gizarte segurantzari buruzko «jestukako» mintzaldi bat proposatu du apirilaren 25 ostegunerako, 18:30ean, Gaztelu Aretoan.

Gaia Mathieu Dalmais agronomoak landuko du, laborantza eta elikadura arrakasta eta hutsegite alternatiboei buruz mintzatuz. Elikaduraren gizarte segurantzara daraman gogoeta ezagut ezazue.

Zer da elikaduraren gizarte segurantza? Erregularki eta osasuntsu jateko eskubidea da. Jende orok behar du eskubide hori eskuratu ahal izan, eritasun segurantzarena bezala; hori dugu gure oraingo gogoetaren abiapuntua. Hiru printzipio nagusitan da oinarritua:

UNIBERTSALTASUNA

Hilero esleitu kopuru murriztezina diru sartze baldintzarik gabe (pobreentzako politika politika pobrea baita).

HITZARTZE DEMOKRATIKOA

Herritarrek erabakitzen dute toki mailan, tokiko moneta batekin, zeintzuk diren hitzartu nahi dituzten elikagaiak. Ekoizleei prezio zuzena ematea ere parametro garrantzitsua da.

GIZARTE DIRUZTAPENA

Gizarte kotizazioaren bitartez egiten da, «nork bere ahalen arabera kotiza eta bere beharren arabera erabili».
Dirulaguntza publiko edota pribatuen kopuru batez ere eginen da, ezinbestekoa baita aurrekontu orekatua bermatzeko.

Navigation de l’article