Euskal Herriaren Ekonomia Eraldatzaileari buruzko topaketa

Euskal Herri mailako lehen topaketa eginen da ekainaren 21ean autoportuaren harrera etxean, 9:30etik 14etara. Lurraldeko ekonomiaren alde ari diren eta ekonomia mota hori gizarte eraldaketarako tresna gisa ikusten duten eragileak bildu nahi ditu.

Olatukoop elkarteak kooperatiben sare bat biltzen du Euskadin. Urtero topaketa handi bat antolatzen du gizarte eta elkartasunezko ekonomiaren eragileek (GEE-ESS) ekimen kolektiboak azter eta bultza ditzaten. Aurten, gizarte eta elkartasunezko ekonomiaren eta lurraldearen garapenaren alorrean ari diren Iparraldeko hiru eragilerekin antolatzea da asmoa:

  • Jarduna eta enplegua laguntzeko Hendaia Euskal Herriko zentroarekin
  • Andere Nahia elkartearekin
  • Atelier Lan Berri sozietate kooeratiboarekin

Mugazgaindiko mugikortasuna laguntzea

Lankidetzarako oinarriak zehaztu dira euskal eragile horientzat TRANSLANEKIN proiektuan, zeina POCTEFA proiektu deialdian aurkeztu baitzen, iragan apirilean, langileen enplegagarritasuna eta mugikortasuna errazteko mugaren ingurunean. Iker ELIZALDE Jarduna eta Enplegua Laguntzeko Hendaia Euskal Herriko Zentroaren lehendakari eta Hendaiako Herriko Etxearen Enplegu, Ekonomia eta Gizarte eta Elkartasunezko Ekonomiaren arduradun auzapezordeak gogora ekarri digu ezen “gure bizi eta lan arroan behar dugu, alde batetik aztertu zein traba ditugun mugazgaindiko mugikortasunerako eta zein aterabide ditugun landu behar, eta beste aldetik, enplegurako egituren arteko harremanak azkartu”.

Egun erdi honek aukera emanen digu ere lurraldea argira ekartzeko (enplegu eta mugikortasunaren alorretan dituen ezaugarriak, dituen beharrak) … eta lurraldearen beharrei loturik diren lanpostu iraunkor eta kalitatezkoak sortzeko ekimenak azpimarratzeko.

Azkenik, euskal lurraldearen ekonomian parte hartzen duten hainbat adar eta jardunetako egiturak honako gai hauen gainean mintzatu ahalko dira:

  • Pertsonentzako zerbitzuak
  • Kooperatiba teknologikoak
  • Banabide laburrak, haietan elikagaien banabide laburrak

Gizarte eta elkartasunezko ekonomian ari diren egiturak (kooperatibak eta elkarteak, enpresa sozialak) parte hartzera gonbidaturik dira, bai eta eragile publikoak eta enpleguaren eta ekonomiaren eragileak ere.

Ikus 2019ko ekainaren 21eko egitaraua – Frantsesez, Gaztelaniaz eta Euskaraz

Jarduna eta Enplegua Laguntzeko Zentroaz gehiago jakiteko

Navigation de l’article