Euskal kostaldeko lehen padel zelai estalia Hendaian ireki da

Herriak bi padel zelai berri eman berri dizkio Hendaiako tenis klubari. Egun, uztailaren 9ko ostegun honetan, ireki berri dira.

Kirol jardunik gabeko krisi hilabete hauen ondoren, hitzordu honek oldar berria ematen dio pixkanaka berritzen ari den biziari.

Hendaiako tenis klubak “pilota punpan bildu du”

Joko honetarako gustu gero eta biziagoa zabaltzen ari da azken urteotan, batez ere gure auzo espainolen artean baina baita Donibane Lohizunen, Baionan, Biarritzen eta Bidarten, non antzeko hornikuntzak egin baitira. Tenis klubaren buruak, 2018an, Herriko Etxeko ateak jo zituenetik, proiektuak bere bidea egin du. “Jean-Michel Arruabarrena kirol auzapezordearekin, hautetsiok ez dugu luzaz gogoetatu beharrik izan herriarentzat eta klubarentzat oso erakargarri eta berritzaile den inbestimendu hori erabakitzeko”, hala erran digu bertara bildu garenoi Kotte Ecenarro auzapezak.

Halatan, bada, 2019ko urrian, Herriak egingarritasun azterketei ekin zien. Hornikuntza horien (bi zelai, haietan bat estalia) lanak iragan otsailean abiatu ziren eta berantik gabe bururatu ditugu, osasun krisia izanagatik ere. 

Engaiamendu hori kirol hornikuntzei balio gehiago emateko herriak daraman politikaren barnean da.

Proiektua Hendaiako tenis klubarekin, Departamentu Batzordearekin, Akitania Berriko Ligarekin eta Frantziako Tenis Federazioarekin elkarlanean moldatu dugu; azken horrek 15 000 euro eman ditu eragiketarako. Udal obra horren kostua: 205 500 €. 

Frédéric Marziou-k “klubak arta handiz zainduko duen kume berri horrekin” loriatan dela erran digu. Alain Moreau Akitania Berriko Ligaren buruak, bere aldetik, eta Pierre Bidegaray padel federazioaren batzordeburuak, irekitze ekitaldirako etorri eta aho batez erran digute: “zelai horiek dinamika eraginen dute hala klubeko kideen artean nola kanpoko zaleen artean ere. Joko horrek kluba bultzatuko du!”




Navigation de l’article