“Ikaste oporraldia” urraspidea abian da

Uda honetako aisialdi harrerarako eman duzue zuen haurraren izena eta haurrak Herriak proposatu urraspide hau balia lezake.

Oporraldi honetarako, Herriak “aisialdi harrera ikastunak” antolatu ditu Haurtzaroaren Etxeko aisialdi harreraren bidez (Intzurako ama eskolan), Lizardi Txikiko aisialdi harreraren bidez eta Haizpean aisialdi harreraren bidez (Lizardiko lehen mailako eskolan).

Baliabide hori nazio mailako “vacances apprenantes” (Ikaste oporraldia) planaren barnean da “ma colo pour l’été” udaleku programarekin batera.

Harlekuetan, talde txiki-txikitan antolatu lantegiek honako gaitasun hauek areagotzen lagunduko diete haurrei:

  • talde bizitzara lasaiki berriz egokitzea

  • mugitze jardunei berriz ekitea, batez ere aire zabalean

  • ingurumenarekin berriz lotzea

  • autonomia berriz eskuratzea

  • eskola maila altxatzea gaitasunak berriz ere landuz.

Interesekoa bazaizu, aisialdi harreren zuzendariei jakitera eman iezaiezu.

Informazio gehiago Hezkuntza Ministerioaren webgunean

 

Navigation de l’article