Euskal kultur ondarea praktikaren bidez ezagutu!

Urtero bezala, abuztuan, euskal kantu eta dantza ikastaroetan parte hartzea proposatzen zaizue, tokiko festak osoki gozatzeko.

Euskal dantza ikastaroa abuztuaren 5etik 7ra iraganen da, eta euskal kantuena abuztuaren 12tik 14ra. Biak 10:30etik 12:30era gertatuko dira, Mendi Zolan kulturgunean (Sokoburun, hondartza auzoan).

Euskal dantzak ikastea gero taldean aritzeko, edo bestetan abesten diren kantu herrikoiak ezagutzea, hona zer proposatzen duten familiako publiko zabal bati (helduak eta haurrak, 8 urtetik goiti) irekitako ikastaro horiek, animatzaile aditu batzuen ardurapean. Badu orain 10 urte baino gehiago Hendaiako Herriko Etxeko Kultura eta Euskara zerbitzuek nahi dutenei proposatzen dietela euskal kultura eta ondarea beste molde batez ezagutzea: arituz! Bistan dena, helburua ez da jarduera sakonki praktikatzea, baina hurbiltzeko parada ematen du, eta honek agian jarraitzeko gogoa emanen die parte hartzaileei, lehen ezagutze horren ondotik. Beraz ez duda eta zuen haurrekin eman ezazue izena!

Aurten, COVID-19 dela eta, gehienez 11 lagun onartuko dira ikastaro bakoitzean. Izen-emateak Turismo Bulegoan, Mendi Zolan kulturgunean edo Herriko Etxeko Euskara zerbitzuan egiten dira. Prezioak honako hauek dira: 20€ helduentzat (14 urtetik goiti) eta 10€ haurrentzat (8 eta 13 urte bitartean). Ordainketa izen-emateko momentuan egin behar da. Turismo Bulegoan eta Mendi Zolan kulturgunean, txekez bakarrik ordain daiteke (diruz ordaintzeko, Herriko Etxera joan behar da).

Ikastaro horietan, osasun protokoloa errespetatua izanen da. Halere, parte hartzaileei eskatzen zaie:

  • maskara jantzia eramatea eraikinean, ikastaro denboran izan ezik
  • hesi keinuak errespetatzea
  • izen-ematea eta ordaintzea ikastaroak hasi baino lehen
  • ez etortzea ikastaroan parte hartzen ez duten pertsonekin (bakarrik izena eman eta parte hartzen dutenei utziko zaie gelara sartzen).

 

+ info

Hendaiako Turismo Bulegoa +33 (0) 5 59 20 00 34

Mendi Zolan kulturgunea +33 (0) 5 59 48 30 49

Euskara zerbitzua +33 (0) 5 59 48 23 23

Navigation de l’article