Urtero bezala, abuztuan, euskal kantu eta dantza ikastaroetan parte hartzea proposatzen zaizue, Euskal Besta eta beste tokiko festak osoki gozatzeko.
Euskal dantza ikastaroa abuztuaren 4tik 6ra iraganen da, 10:30etik 12:30era, Mutxiko Elkarteko Mirari Manterola-rekin, eta euskal kantuena abuztuaren 7an eta 8an, 10:30etik 13:00etara, Lanetik Egina elkarteko Mattin Sorzabalbere-rekin. Bi atelierrak Gaztelu Aretoan gertatuko dira (hiri-barnean), eta animatzaileak elebidunak dira.
Euskal dantzak ikastea gero taldean aritzeko, edo bestetan abesten diren kantu herrikoiak ezagutzea, hona zer proposatzen duten familiako publiko zabal bati (helduak eta haurrak, 8 urtetik goiti) irekitako ikastaro horiek, animatzaile aditu batzuen ardurapean. Badu orain 10 urte baino gehiago Hendaiako Herriko Etxeko Kultura eta Euskara zerbitzuek nahi dutenei proposatzen dietela euskal kultura eta ondarea beste molde batez ezagutzea: arituz! Bistan dena, helburua ez da jarduera sakonki praktikatzea, baina hurbiltzeko parada ematen du, eta honek agian jarraitzeko gogoa emanen die parte hartzaileei, lehen ezagutze horren ondotik. Beraz ez duda eta zuen haurrekin eman ezazue izena! Ikasitakoa praktikara eramaten ahalko duzue Euskal Bestan, ohiko mutxikoetan, baita ere Hendaian Kantuz-en kari, kantarientzat (aurtengo berritasuna!).
Toki kopurua mugatua denez, parte hartzaileei tokia ikastaroa hasi aitzin hartzea eskatzen zaie ahal den neurrian. Erreserbak eta ordainketa linean eginen dira, www.hendaye-culture.fr webgunearen bidez (“Billetterie” atalean).
KASU! Txartel bakarra hartu behar da pertsonaka eta ikastaroka. Txarteletan agertzen den data ikastaroaren hasierakoa bada ere, ikastaro osorako balio dute.
PREZIOAK
Prezio osoa: 20,50€ – Helduak eta 14 urtetik gorako gazteak – Ikastarora bakarrik datozen adingabekoek gurasoen baimen izenpetua behar dute.
Prezio murriztua: 10,50€ – 8-13 urteko haurrak
KASU! 8 eta 13 urte bitarteko haurrak tailerrean parte hartzen duen heldu batekin joan behar dira derrigorrez.